« 1984 | Sagar biltzen: Paperetan gatazkak »
Haize hegoaren aroak / Luis Garde / Pamiela, 2007
Aroz aro Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2007-07-06
“Eta gero hil zen. Ez zekien hilda zegoenik. Ohatzetik lur iluna bere otoitz mutua ahoskatuz entzuten zuen”. Faulknerren esaldia da, liburuaren sarreran idatzita dagoena. Beti pentsatu dut sarrerako hitzak ateak bezalakoak direla, nondik joan adierazten dutenak. Gizakiaren historia, izan ere, bere heriotzaren historia izan da, bere suntsiketaren kronika, gerraz gerra eta hondamendiz hondamendi, alegia oroimenez oroimen. Poesia oroimen ekintza da, baina oroimen guztiak ez dira poema bilakatzen. “Gogorapenek asetzen eta husten naute”, dio Luis Garde poetak. Gogorapenek askatzen eta lotzen gaituzte, gogoratu nahi den tokira.
Lauaxeta hartu du gidari oroimenaren ibilbide honetan. Lauaxeta mugako poeta baita, gerra ikusi eta gerra jasan zuena, begiak oroimenez beteak hil zena, begiak oroimenez eta gorputza bala zuloz. Oroimena zirkularra da, poesia bezala, Luis Garderen ibilbide poetikoa bezala. Denak bere aroak ditu, bere sasoiak, dena dagokion unean ontzen da, eta unetik kanpo galtzen eta alferrik usteltzen. Hasten dena amaitu egiten da, eta amaiera hasiera baino ez da, beste suerte bateko hasiera, ordea.
“Arma zen artean oroimen aratzaren zama”, idatzi du poetak, hasierako kontuak argiagoak baitira, ikusgarriagoak. Arina denean erraz eramaten da; astuna egiten denean albo batera botatzen da, mingarria delakoan.
Badute poema hauek helburu sinbolikoa: errealitatea den bezala azaldu beharrean, haren irudia erakusteko nahia. Aroak badoaz eta beraiekin batera bizia. Haize eroa, haize eria, haize hiria, haize araua, jolasteko hitzak baino gehiago dira: “Haize hegoaren hiriak nork erraustuko ditu? / haize hegoaren arauak nork ulertuko? / haize hegoaren aroak nork geldituko?”.
Sinbologia aberatsa da, gainera, oso landua eta, batzuetan, surrealismoaren arautegitik (edo arautegi ezetik) gertu: “Gaua zakur beltz itzela da. / Azalean tatuaturik izarrak”.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro