« 1984 | Sagar biltzen: Paperetan gatazkak »
Gauzen presentzia / Pablo Sastre / Elkar, 2007
Gauzen soziologia Igor Estankona / Deia, 2007-07-06
Elkar argitaletxearen “Eztabaida” sailerako gauzen soziologia idatzi du Pablo Sastrek. Gauzen historia labur bat da, baina objektuek gutaz diotena aztertzen du, eta beraz badauka halako kutsu soziologiko bat. Etxebizitza, altzariak, tresneria, apaingarriak, autoa… daukaguna da garenaren neurria, hori argi dago. Pablo Sastrek historian zehar pilatu ditugun ondasunen azterketa egiten du. Ikuskatu egiten digu, ez gorputza, ezpada inguruko guztia. Gure pertenentziak aztertuz erradiografia egiten saiatu da.
Mundura zati laburtxo baterako baino ez gara etorri, eta ez dago ostera lurrazalean animaliarik guk beste gauza pilatzen duenik, guk beste gastatu eta erabiltzen duenik. Energia-xahutze hori, era berean, gizateriaren zahartzaroa ere bada: gauzen esklabo bihurtu gara konturatu barik. Denboraren truke —lanean ematen dugun denbora esklabuaren truke— gauzak erostea bihurtu da gure helburu behinena, haiek itzuliko digutelakoan aspaldi galdu genuen iparra.
“Erabili eta bota” egiten den garaiotan, ez dago txarto gogoratzea kontsumoaren historia zein izan den. Asmakizunak nondik datozen, zein klase sozialek bultzatu zituen, zein ondorio izan zuten, eta oraindik garrantzitsuagoa dena azaleratzen da liburu honetan: ze erabilpen eman diegun guk, norainoko garrantzia, zenbaterainoko atxikipena dugun eurenganako. Gauza ederren artean egiten dogu bidea, baina baita zabor artean ere. Sastegi erraldoia elikatuz, gu geu ere lurperatuz goaz.
Nire buruari galdetu diot halako batean, noiztik ez dudan zeozer materiala sortu, dendakoak beste balioko didana. Noiz egin ote nuen azken tresna nire esku hutsekin? Urritz zuriko makila bat, Gorbeiara igotzeko? Ziri bat, loka dagoen mahaiarentzat? “Gauzen presentzia” interesgarria, zirraragarria, bikaina da, pentsarazi egiten duelako. Arrazoibide ideologiko landuena baino askoz eraginkorragoa da lan hau, hain entretenigarri eta aberatsa. Egizu aproba zeuk ere. Bestela bagiratuko duzu liburuaren papera bera. Gauzen presentzia igartzen hasiko zara. Gauzei ez zaie izpirituaren zati handiegia eskaini behar, zurrupatu egin baitezakete gu garen gizaki biluza.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro