kritiken hemeroteka

8.808 kritika

« | »

%100 basque / Itxaro Borda / Susa, 2001

Ironia eta gaiztakeria ezaugarritzat dituen lana Pilar Iparragirre / Argia, 2001-04-01

Itxaro Bordaren zazpigarren nobela da “%100 Basque”, Susa
argitaletxearen eskutik oraintsu kaleratu duen idazlana. Berrogei kapitulu
ditu, eta kapitulu bakoitzean Zen filosofiaren oharpen bat doa. Azalak
erakusten duen Yves Klein-en iruditik hasita, biziari deiadar egiten dion
liburua dugu “%100 basque”, non Itxaro Bordak, ironia eta gaiztakeriaren
bidez, geure ohizko manikeismoarekin hautsi nahi duen. Ia gauero
Maule-Baiona joan-etorrian dabilen emakume arduratua da nobelako
pertsonaia nagusia. Beno, bera, eta etxeratzerakoan dastatzen duen gazta
zatia. Hainbeste bileretan parte hartu behar horrek aztoraturik badauka,
gauaren ilunean eta bakardadean kotxean sartu eta etxeratu beharrak are
gehiago. Beraz, bidea jasangarriago gerta dakion edo, gogoetak egiteari
ekiten dio gajoak, Gasnaren Bidea iraganeko eta egungo mamuak astinduz
egiten duelarik. Nobela Iparraldean kokatua dagoenez, Iparraldekoak dira
bertan agertzen diren berrogeitik gora pertsonaiak. Hizkuntzari dagokionean
ere, saiatu da Itxaro Borda zer edo zer interesgarria eskaintzen: euskara
barrokoa, alegia euskara batua zein librea, hitz jokoz eta lehengo idazleen
erreferentziaz jositako hizkera.

Azken kritikak

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak