kritiken hemeroteka

8.783 kritika

« | »

Astrolabioa / Jon Alonso / Pamiela, 2007

Argia eta itzala Mikel Ayerbe / Berria, 2007-06-24

Astrolabioa deituriko saiakera kaleratu berri du Jon Alonsok. Azken aldian ohiko (eta komunikabideen arreta lortzeko ia beharrezko) bihurtu den aurkezpen publikorik egin gabe jarri da salgai liburua. Argitaratutako liburuak bere bidea egin dezan, agian. Oraingoan, literatura, itzulpengintza eta bestelako gogoetak jorratzen ditu eskarmentu handiko idazleak. Astrolabioaren irudia erabiliz, liburuko lau artikuluak “literaturaren itsasoan nabigatzeko ezinbestekoak diren erreferentziak atzemateko saiakerak” lirateke.

1.— Ferdydunkeren asimilazio zatikako bat da lehenengo artikulua. Zenbait idazle esanguratsuk gure literaturan duten hutsunea salatzeko, Poloniako Gombrowizc idazle kontsakratuaren hainbat gogoeta itzuli dira. Glosak eta bestelako komentarioak gehitu dizkio Alonsok itzulitakoari; “Ferdydurke den osotasunetik nik zati bat aukeratu dut, zati hori zatikatzeko, gero zatiok ezinbestez sortzen duten interpretazio-aukera infinituen arteko batzuk aukeratzeko. Zatiak zatitu zatiz ulertzeko”.

Gombrowizcek zatikako ulermenaren inguruan egiten dituen hausnarketa oso interesgarriek zabaltzen dute artikulua. Dekonstrukzioa irakurketa ekintzan aplikatu eta osotasuna osatzen duten zatien garrantzia azpimarratzen da bertan. Bigarren mailako idazleen auzia, erudito-kritikoen erantzukizuna edo testuinguru soziokulturalaren garrantzia jorratzen dira, besteak beste, artikulu honetan.

2.— Cortazar Gombrowiczen negatiboa den aldetik bigarren artikuluan, izenburuko bi idazleen lanetan ageri den harreman intertestula aztertzen du. Zehatzago esateko, Julio Cortazarren hainbat pasartetan Gombrowiczen eragina azaleratu eta sarritan, idazle argentinarrak urrats bat gehiago egin duela erakutsi nahi du Alonsok bere glosen bidez. Itzulpen estrategien inguruko ariketak ere biltzen dira bertan.

3.— Itzulpengintzaren inguruko ariketa gehiagorekin jarraitzen du idazle nafarrak Itzultzailearen oharrak artikuluan. Cortazar, Calvino, Borges eta Onettiren maisulanen inguruko komentarioak hainbat jokorekin aurkezten dira bertan, betiere itzulpen funtzionalaren beharra salatuz.

4.— Azkenik, Tropelaren banitate zauritua dugu. Izatez 2006-8-31an amaitutako artikulu horrek enegarrenez heltzen dio Tropeleko Belaunaldiaren auziari. Tropelekoak, merezi duten lekua eta arrakasta lortu ez duten sentipen orokortuz lotutako idazleak lirateke. Oraingoan, ordea, euskal literaturako belaunaldi galduaren edo frustrazioaren belaunaldiaren auzia modu konparatu batean tratatzen da, gerraosteko Italiako literaturako kontuak xehetasunez kontatuz.

Aitortu behar dut, lehenengo kapitulua iruditu zaidala biribilena baina azkenengo kapituluak intrigatu nauela gehien. Kanona eta bigarren mailako idazleen kontua liburu osoan ukitzen bada ere, azkenengo honetan marko konparatibo batetik aurkezten da auzia. Beti izan dira eta beti izango, itzal handia duten idazleak eta itzalpera kondenatuta daudenak. Argia nork, nola, noiz, zergatik eta zeinek erabakitzen duen… hor legoke koska. Pertsonalki, tropelaren auzia zatika ulertzeko eta berriki, Joseba Gabilondok gai horri buruz egindako gogoetak sakon aztertzeko balio izan dit Alonsoren artikuluak. Eta saiakera orok sortu beharko lituzkeen gogoeta propioak egosteko ere bai. Eta nola ez, zalantza gehiago planteatzeko: Gabilondoren ildotik, Alonsok beste kanon bat ezarri nahi du? Ez litzateke egokiagoa izango kanona edo argia ezartzeko erabiltzen diren irizpideak aztertu eta ondorioak ateratzea? Eta non dago irakurle aktibo, Gombrowicz baino are ezezagunagoa den irakurle horren irudia? Zein paper jokatzen du irakurleak egungo kanonean?

Azken kritikak

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Turismoa
Asier Basurto Arruti

Maialen Sobrino Lopez

Garondoan
Gorka Bereziartua

Mikel Asurmendi

Geratzen dena
Ione Gorostarzu

Maddi Galdos Areta

Mirande, herriminez, ezin-minez
Jon Mirande

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak