kritiken hemeroteka

8.808 kritika

« | »

Kaxa huts bat / Beñat Sarasola / Susa, 2007

Poesiari return Iker Zaldua / Noticias de Gipuzkoa, 2007-06-02

Jadanik ez da berria poesia narratiboa egitearena. Baina aipagarria dela uste dut, batez ere kaxa huts honetako azalean poesia jartzen duenean eta barnean tarteka narratiba hutsa diren testuak aurkitzen direnean. Izan ere “return” bidezko poesia liburu honen barnean badira poesiari mehatxu egiten dieten hainbat narrazio. Joerak indarra hartu du eta ongi etorria izan beharko du.

Kaxa huts bat irekitzera goaz beraz, eta arrastoak aztertzera. Lau koloretan banatu ditu arrastoak Beñat Sarasola, lehenengoan poesiaz margotzen ditu bere poemak, poesiaz ari da, literaturaz, literaturaren literaturaz. Objektu galduak kolore argiagoz idazten du, gardenago, bere eraginetako batzuk azaleratzen baitira, Zeru hauek izena du testu batek Bernardori so agian eta migrazio errutinarioak irakurriz ere asteasuar batek behinola idatzi zuen berandu dabiltza paregabearen anaiaren aurrean gaudela irudituko zaigu.

Gu geu laurogeiko hamarkadarekin hasten da, iraganera jauzi, iragan mundua eta gaurkoa lehian jarriz, asko dira atzoaren tonu biziaz margotutako testuak bertan eta tartean argazki ederrak topatuko ditugu bizikletaz delakoan kasu. Testuak sarri hori behar izaten du, mezu bikaina baino argazki eder bat aurkitu nahi dugu, mezuak guztiak esan baititugu dagoeneko. Argazki gehiago azken atalean, Gernikako arbolaren gerizpean, onena, politena Egun batek presa duenean izenekoa, argazki onenen albumean sartzeko modukoa inondik ere.

Kaxa huts batean gauza asko aurki ditzakegun seinale da donostiarrak idatzitakoa, bizia eta irekia, hermetismo gehiegirik gabekoa eta tarteka tarteka poesian hori eskertzekoa da, baita “return” .bidezko poesiaren barruan ere.

Azken kritikak

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak