kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Sua falta zaigu / Katixa Agirre / Elkar, 2007

Suaren ondotik Jon Kortazar / El País, 2007-03-26

Iaz liburu aipaturik izan bazen (Euskadi sariaz aparte, noski!) aipatuenen artean Elkar argitaletxeko Irati Jimenezen Bat,bi, hiru, Manchester izan zen. Lan horrekin bere burua eman zuen ezagutzera aita ere idazle duen egile gazteak. Aurton argitaletxe berberak, literatura formula balitz bezala, antzeko joerak indartu ditu: emakumea, lehen liburua, Euskal Herritik kanpoko espazioa… Patroi horren barnean agertzen zen Uxue Alberdiren Aulki bat elurretan eta orain Katixa Agirrerena ere bide horretatik doa.

Film ezagun haren izenburua parodiatuz: “Editoreak emakume idazlea bilatzen du” garaian gaudela esango ahal izango genuke. Nire liburu-denda maitean ere hirurak bata bestearen ondoan agertzen ziren, nire inpresioa hutsala ez dela seinale!

Baina argitaletxeen joeretatik kanpo jartzen badugu arreta Katixa Agirrek Sua falta zaigu bere ipuin liburuan oso ipuin potenteak idatzi ditu, nahiz eta, ipuin bildumetan gertatzen ohi denez, desberdintasunak agertu.

Zazpi ipuin besterik ez ditu sartu liburuan: zazpi zenbaki borobila, baina hori baino gehiago zifrak ipuin bakoitzari eman zaion haizez eta zabaleraz hitz egiten du, ipuinak luzeak dira, bakoitzak bere arnasa bilatzen duelarik, eta egileak erakutsi du ez duela zeresan falta ipuin laburrean ezkutatzen.

Niri, duen krudelkeria puntuagatik interesatu zait asko lehena, Sua falta zaigu ipuina, antologikoa deritzodana: adiskidetasuna familia giroarekin, filmekin eta tragedia kutsuarekin nahasten duelako.

Oso interesgarria egin zait Festa gonbidatuak; bere zelai munduko txikitasun eta xalotasunarekin, baina bere isiltasunarekin ere bai. Edo Kafe-makina elektronikoa, pertsonaiak makinaren menpe geratzen direlarik.

Ahulago ikusi ditut, baina aitortuko nuke nire arazoa dela, konformismoaren alde egiten duten istorioa (Hirugarrenik Asier eta Arazo bat berez ipuinez ari naiz), batez ere pertsonaien pathos-a oso berezia egin zaidalako, tristeak guztiz, baina ironiak lehen planoa osorik hartu gabe.

Dena dela, eta aipatutako akatsak gorabehera, oso ipuin liburu aberatsa egin zait Katixa Agirreren hau, bere arriskuak kiribilduz eta bere lorpen sendoak garbi gozatuz.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak