kritiken hemeroteka

8.783 kritika

« | »

Jotakie. Urolan pop / Xabi Borda / Paper Hotsak, 2006

“Kriston burrundaie” Iratxe Retolaza / Berria, 2007-03-25

Kulturaren edozein adierazpenetan joerarik arrakastatsuenek edota sortzailerik sonatuenek itzalpera igaroarazten dituzte beste bide interesgarri zenbait. Areagotu egiten da itzaltze hori joera nagusiren batek denboran luzeago iraunez gero, jarraitzaile gehiago izanez gero, edota gizarte mugimendu zenbaitetan erro sendoagoak trinkotuz gero. Kultur joera zenbait sonatuago, zabalduago edo errotuago izateak garaian garaiko kultur giroaren irudia desitxuratzen du, joera nagusi horren ia erabateko legitimatze eta idealizazioa eraginez, baina beste zenbait joera bazterrera eramanez.

Joera nagusi baten legitimatzeak sortu ohi duen lokartzea astintzeko eta ahanztura saihesteko, behar-beharrezkoak dira joera ahaztuxe horiek haizaratuko dituzten lanak, ernaraziko gaituzten kanpaiak. Halakoa izan da Xabi Bordaren Jotakie. Urolan pop liburuak sorrarazitako ernaldia. 80ko hamarkadako euskal musikagintzari buruz neureganaturiko irudi zurrunegia hautsi eta garai hartako euskal musikaren irudi aberatsagoa sortzeko ezin baliagarriagoa izan zait. 80ko hamarkadako euskal musikaren ikur bilakatu da rock radical vasco deiturikoa, eta haren itzalera igaro dira gainerako joera musikal eta estetikoak. Bestelako joera musikal eta estetikoak aipatu izan direnean, pop-rocka, esaterako, Itoiz musika-taldea hartu izan da erreferentziatzat eta eredutzat, eta haren itzalera ere igaro dira bestelako ekarpenak. Saiakera honetan, horratik, Jotakie musika-taldearen ibilbidearen berri ematen digu, taldea sortu berri zeneko kontuak dakartza, taldea sendotu zenekoak, taldea desegin zenekoak eta horiek guztiak gertatu zireneko giroak dira kontagai. Baita taldekideen gaur egungo bideen berri eman ere. Bazterrean eta ahaztuxe zegoen musika-taldearen ibilbidea harrotu du. Baina, informazio hori bildu ez ezik, Jotakie-ren berri nola ematen duen iruditu zait aipatzekoa. Ezezaguna zitzaidan musika talde hori nola aurkeztu den egin zait harrigarri eta gozagarri: saihestu egin da datuen pilaketa soila eta informazio metaketa soila. Begirada pertsonala hautatu du Xabi Bordak Jotakie musika taldearen ibilbidearen nondik norakoak eta ekarpenak agerrarazteko eta aletzeko. Begirada pertsonal hori ahots anitz erabiliz sortu du. Lehenik, Jotakie-ko taldekideekin biltzera doan gaztearen ahotsak hitz egiten du, eta ahots hori ere tarteka agertu egiten da liburuan zehar; bigarrenik, taldekideen ahotsak testuratzen dira, haien zuzen-zuzeneko adierazpenak; eta hirugarrenik, taldekideekin eginiko solasaldiaren ondorioz, 80ko hamarkadaren giroa irudikatzeko ahaleginetan dabilen umearen ahotsa agertzen da, informazio-biltzailearen alter ego-a edo. Hiru diskurtso mota horien gurutzaketak Jotakie taldearen lekukotza pertsonala eta bizia ematea lortzen du, taldearengana hurbiltzeko bide anitz zabalduz.

Begirada pertsonala aukeratu izanak, bestalde, Jotakien ibilbidea Urola bailarako musikagintzara hurbilaraztera eraman du idazlea, eta taldeari Urola bailarako musika eta kultura-giroak nola eragin zien aipatzen du. Baina, Urolako bailaran Jotakie-k geroko eta egungo musika-taldeengan izandako eraginaren ingurukoak ere kontatzen dira. Horiek horrela, 80ko hamarkadaren inguruan sorrarazitako irudi aberats hori, ezinbestean, gaur-gaurko euskal musikagintzarekin uztartu egiten du. Liburu ezin aproposagoa, beraz, euskal musikagintzaren iragana zurrun irakur ez dezagun, baina oraina ere zurrun jaso ez dezagun. Dena den, gabezia bat sumatu dut, 80ko urte haietan joera nagusi zen rock radical vasco deiturikoaren eta pop-rock joeren arteko aldeei sakonago heldu ez izana, bi estetika horien ingurukoak sakonago landu ez izana.

Azken kritikak

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Turismoa
Asier Basurto Arruti

Maialen Sobrino Lopez

Garondoan
Gorka Bereziartua

Mikel Asurmendi

Geratzen dena
Ione Gorostarzu

Maddi Galdos Areta

Mirande, herriminez, ezin-minez
Jon Mirande

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak