« Bertan goxo | Katilinarenak »
Beñat Dardo / Joxan Oiz / Susa, 2006
Beñat Dardo Goizalde Landabaso / Radio Euskadi, 2007-02-04
Maitatu liteke borreroa? Ilustraturiko borrerorik ba al da? Aurpegirik dute? Sinpatia hartu diot Martin Bereau-ri. Eta ez dakit zergaitik. Etxepare eta bere artean aukeratu beharrean sentitu naiz; eta Beñat Dardon agertutako pertsonaia gehienetan gorrotagarria egin zait. Beñat Dardo, Bernat Etxepare, Bernardo Navarro, Bernardo de Cisa… zenbat pertsonalitate du gizon honek?
Linguae Vasconum Primitiae izan zen euskaraz inprimitu zan lehenengo lana. Beñat Dardok horretaz jarduten du, edo hobe esanda, hori baino lehen izandako momentuetaz. Sekula ez dut ez aldekotasunik ez kontrakotasunik izan berarenganako, baina Joxan Oizek asmatu-sortu-kopiatu duen pertsonaiak izan nitzakeen aldekotasun denak eraman ditu.
Arrandia, goratia, haizeputza, farfaila, hanpurutsua, superbioa… harro galanta begitandu zait pertsonaia. Eta borreroa, aldiz, hain otzana, hain esaneko… harroputzar batek beharko lukeen osogarria.
Sarasketako Etxeparean sortutakoak bekatu asko ditu, baina zeruko ateetatik sartu ezin daitekeen banitateak akabatzen du.
Bai, arrazoi duzu, borreroa ere ez da saindu. Arrazoi betea. Ez da saindu, ez.
“Paperetan eskribatuta dituen kopla guztiak eskuratu behar ditugu. Ezen nehongo inprimatzailek ez baitu deus ere inprimatzera igorriko esku izkribuak nonahi banatuta baldin badaude. To, har ezazu moltsa hau eta ea bere paperak saltzeko prest dagoen. Bertzenaz, onean ez bada, badakizu, bortxaz ekarri kopla horiek”. Beñat Etxepareren berba dira horiek. Bueno, Joxan Oizek, egileak bere ahotan paratutakoak.
Euskara zaharrean irakurtzea nekeza egin zait, baina asko-askorik ere ez da agertzen eta azkenerako gustua eta dena hartzen diozu. Dena den onartu egin behar dut ezer ikasi badut berbak izan direla. Hiztegia eskuetan irakurri dut liburua. Niro, endelegatu, kapare, lekot, ezproin, ogen, puntzela… bai, zuk beharbada ezagunak dituzu baina nik esistitzen ziren ere ez nekien. Liburua goitik behera zirriborrotuta geratu zait. Literatura sakrilegioa aurpegiratu dit lankide batek. Nik barre egin diot. Aspaldiko ohitura dut arkatzez josita amaitzen dute irakurtzen ditudan liburu asko. Eta honek bereziki hartu du jite berria.
Beñat Dardo gustura irakurri dut, eraman egin nau irakurketak, eta hori beti da eskertzekoa.
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi
Turismoa
Asier Basurto Arruti
Maialen Sobrino Lopez
Garondoan
Gorka Bereziartua
Mikel Asurmendi
Geratzen dena
Ione Gorostarzu
Maddi Galdos Areta
Mirande, herriminez, ezin-minez
Jon Mirande
Mikel Asurmendi