« Idazle errotua | Erosen erreinua »
Ez dadila eguzkia sartu / Martin Etxeberria / Xabier Etxeberria / Elkar, 2006
Ez dadila eguzkia sartu Goizalde Landabaso / Radio Euskadi, 2007-01-14
Gerraz jarduten du liburu honek. Gerran dago liburua. Gerra daramate pertsonaiek. Gerra asko, beraz, Xabier eta Martin Etxeberria anaiek idatzitako eleberrian. Oinarri eta jazoera benetazkoak dituzten eleberriekin beti sortzen zait zalantza asko. Erreala al da? Hau dena gertatu zen? Izen-abizen hauek egiazkoen lubakiak al dira? Galdera batzuk erantzunik ez dute izaten. Beste batzuk, berriz, bai. Sarean sartu naiz. Bilatzaile ezagun batek esan dit baietz, izen-abizen horiek errealak direla. Regueiro, Langara, Iraragorri, Ahedo, Blasco, Bienzobas, Gorostiza eta jakina, Kepa Areso. Ez dakit zergatik baina lasaitua eman didate. Gehiago sinistu dut istorioa, nahiz eta jakin, badakidan, fikziotik edan ere edan dutela idazleek.
Gizonezkoez beteriko eleberria da Ez dadila eguzkia sartu, eta pertsonaia guztietatik Teodora da gehien gustatu zaidana. Ez, ez emakume delako. Misterio-zantzua aurkitu nion lehenengo agerraldian; gerretan gozo begitandu zitzaidan. “Telona jaitsi aitzin, antzokia azken irribarre batez agurtzeko adorea da geratzen zaukun askatasun keinu bakarra”. Bera kantaria da, bere-berea den gerra dauka, eta ez du bataloirik behar horri ekiteko. “Ai, Kepa! Miseriak indarra hartzen duelarik, deus guti balio du pertsonak!”. Agerraldi iheskorrak egiten dituen arren, gehien erakarri nauen pertsonaia da berea, beharbada bere poetikotasunagatik, bere sufrimenduagatik. Baina bera ez dut sarean aurkitu.
70 urte dira Gernika bonbardatu zutela aurton. 70 urte ditu liburuak, beraz. Durangoren ostean munduak ezagutu zuen lehenengo bonbardaketak beste begirada batzuk ditu liburu honetan. Beste ikuspuntu bat. Urrun egon arren alemaniar abioien metralla jasotzen dutenen euskaldunen begirada. Esan genezake eleberriaren instant horretan gerra betiko galdua izan zela… izan zutela… izan genuela. Galtzaile-kontzientzia sortzen dela Parisen jokatutako lehenego partidaren ostean albistea jakiten dutenean. Gerrak luzeago jo zuen, jakina; liburuak ere bai.
Ez dut futbola maite. Hori ere esan behar dizut. Baina gustura irakurri dut Ez dadila eguzkia sartu lana.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez