« Ez dadila eguzkia sartu | Pereirak dioenez »
Basa gurina / Askoren artean / Txalaparta, 2006
Erosen erreinua Alvaro Rabelli / El País, 2007-01-15
Badira hamar urte luze Basauriko Euskarabila Elkarteak ipuin erotikoen lehiaketa antolatzeari ekin ziola. Arrazoiak ez ziren gutxi halako lehiaketa antolatzeko; behinenak, gazteak euskarara eta irakurzaletasunera hurbiltzea eta elkartea bera ezaguna egitea.
Baina, hara non asmo horiek bat etorri ziren euskal literaturan genero narratiboak izenekoak lau haizetara zabaltzen hasiak ziren sasoiarekin. 90eko hamarkada zen eta berriro kontatzeari, narrazioa egiteari, garrantzia ematen zitzaion, bai eta irakurle gehiago erakartzeari ere. Bidaia, umorea, genero poliziakoa, eta erotismoa jakina, eztanda horren protagonistak izan genituen.
Erotismoari gagozkiola, esan behar dugu aurretiaz ere ez zela erabat ezezaguna, bai urria izan arren. Horra hor Jon Mirande, erreferente nagusia eta bakarra urteetan, baita bere lanak 80ko hamarkadako idazleengan utzi zuen arrastoa ere. Dena dela, 90eko hamarkadaren aldea nabarmena da, sistema literarioa ezarri eta literatura erotikoa sistema horretan bete-betean sartu zen.
Txalapartak esaterako, genero honen alde apustu handia egin zuen bilduma bereziak sortuz. Horra gure berezitasunetako bat, beste leku batzuetan literatura erotikoa gehien bat gizarte erreprimituaren aurkako erantzuna izan bada, bazterrekoa, gurean, Miranderena salbu, ezin esan horrelakoa izan denik, bai ordea, esan bezala, sistema literarioak izan dituen beharrizanak asebetetzeko.
Hala ere, hori dela-eta ez dugu inondik inora egin den ahalegina hutsalduko. Izan ere, Basauriko lehiaketak berak hainbat gauza on ekarri ditu: idazle berrientzat plataforma ezin hobea izan da —bertatik igaro dira Julen Gabiria, Igor Estankona, Rafa Ugalde eta Xabier Etxeberria—; irakurleak ere erakarri ditu, eta jadanik bilduma bi utzi dizkigu, biak Txalapartaren eskutik argitaratuak, 2001eko Bero hezeak izenburukoa, eta berri-berria dena, Basa gurina.
Honetan azken bost urteotako ipuinik onenak batzen dira, hamazortzi guztira, gehi, sarrera gisa, Edorta Jimenezek idatzi duen Basa gurina izenekoa. Hemeretzi ipuin eta hamabost idazle errazetik gutxi daukan genero batean. Nabarmentzekoa da denek izan duten intuizio literarioa, ipuin erotikoak izango dira bai, baina literatur izaerari ez diote muzin egiten, ezta gutxiago ere. Eta haietan aniztasuna nagusi: ipuin umoretsuak, ironikoak, psikologikoak, klasikoak, ustekabekoak, giza harremanen zirrikituetan murgiltzen direnak… Denetatik aurkituko du irakurleak Erosen erresuma honetan, erotismoaren eta sexuaren milaka aurpegiak erakusten dizkigun honetan. Gozatu.
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Turismoa
Asier Basurto Arruti
Maialen Sobrino Lopez
Geratzen dena
Ione Gorostarzu
Maddi Galdos Areta
Zerua hemen
Oihana Arana
Maialen Sobrino Lopez
Barne zerbitzuak
Katixa Agirre
Amaia Alvarez Uria
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Joxe Aldasoro
Ni, laiko
Markos Zapiain
Aritz Pardina Herrero
Zure bazterrekoak
Cesare Pavese
Asier Urkiza
Termita
Garazi Albizua
Nagore Fernandez
Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux
Maialen Sobrino Lopez
Café Mokka
Jabier Muguruza
Mikel Asurmendi
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Irati Majuelo
Basatiak
Maria Reimondez
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Zerua hemen
Oihana Arana
Paloma Rodriguez-Miñambres