« Une gozoak igaro ditut | Jendetasunaz beste »
Gorputzeko humoreak / Angel Erro / Alberdania, 2005
Idazle errotua Iker Zaldua / Noticias de Gipuzkoa, 2007-01-13
Lotsatia omen Angel, agian itxura hori dauka eta izan hala da segur aski burlatarra. Idazle askok ahoz esan ezin dutena eskua dantzan jarriz komunikatzen dute, hortik datorkie idazle zigilua. Ez da apika, Erroren kasua izanen, baina beste gabezia batzuk ere ase daitezke tintaz, lotsagabearen jokaera errazagoa da esaten den hura entzuten ez denean.
Lotsak irrist egiten dio, ihes egiten dio idazle paperean jartzen denean. Teok bezala, hamaika lanbide ditu gizakiak eta Erro idazle denean lotsagabea da, eta horren adierazle gardena da Gorputzeko humoreak.
Lotsagabe ari da sexuaz (batzuetan gainera erronbodunak dira lerroak), lotsagabe dihardu maitasunaz eta instanteak deskribatzen ditu lotsa alde batean utzita. Hitzak aukeratzen ditu, hitz egokiak, eta bizidunak. Bizirik daudela ematen du, hitzek usaina dute eta oihu egiten dute, hauek ere idazlearen nortasuna dute nonbait lotsagabeak dira. Izan ere, ez begietatik bakarrik, sudurretik eta belarrietatik ere sartzen dira eta poema marrazten digute garunean, poema irudika daiteke, ikusi egin daiteke, edo nik ikusi egin ditut bederen, edo hala iruditu zait.
Poesiak hori du, esanahia gordea dauka, hitzen atzean, idazlearen hatzetan ezkutatzen da esanahia. Irakurleak bere esanahia emango dio, subjektiboa dena eta aldakorra, irakurtzen den une eta garaiaren arabera. Errok lau ataletan banatu ditu bere esanahiak, bere poemak; melankolia, hazia, odola eta tinta. Guztiekin liburu dotore hau osatu du eta Gorputzeko humoreak izendatu du bera, eta niri aldatu dizkit gorputza eta umorea une batez behinik behin, nahiz eta ez dakidan asmoa hori zen, noizbait galdetuko diot akaso. Dakidana da Espainiako kritikaren saria iritsi zitzaiola liburuaren trukean eta horrek umorean izango zuen eragina.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez