« Santxa | Sukaldetara jolasten »
Nork bere ozeanoa / Xabier Etxaniz Rojo / Erein, 2006
Une gozoak igaro ditut Igor Estankona / Deia, 2007-01-12
“Jakin badakizu bakardadeak ozpintzen duela gizona. Behin baino gehiagotan ikusi ahal izan duzu. Munduan zehar ibili izanak eskaini dizu bakarti ozpindu franko ezagutzeko parada. Bakardadeak usteltzen du pertsona. Aitak ez zuen bete amak ohe hartan utzitako hutsunea. Ez dakizu zergatik baina hala izan zen. Eta orain badakizu bakardadea ere mundu bat dela. Basamortu bat. Ozeano bat. Eta nork berea dauka”. Xabier Etxaniz Rojoren liburuko hamaika ipuinetako hirugarrenean —“Medikuaren alaba”— idatzitakoa klabe bat da Nork bere ozeanoa* ulertzeko.
Modu introspektiboan hurreratzen da Trintxerpearra pertsonen arteko harremanen mundu —ozeano— korapilatsura. Ipuin gehienek daukate bakardade edo inkomunikazioaren inguruko gogoeta itxura, baina ohartarazi behar dut, hainbat arinen, ez dela liburu sikua, bizia baino.
Euskara irakasleak eskolan agindutako lanen bilduma balitz legez, ipuin bakoitzaren amaieran AMAIERA idatzi du Etxanizek. Eta eskolarako ariketa serioan hartu duenaren seinale da idazterakoan darabilen argitasuna, astiro baina beti ekin, larregi esan barik esan. Irakurtaldia bukatu dut eta egin dut nik: une gozoak igaro ditut.
Paraje desolatuetan barna agiltasun ederrez garamatza idazleak: zoramena, abandonua, bildurra. Etxeko ateen antzera zabaltzen dizkigu inoren gelak, eta hizkera berezi batez jantzi narrazioa. Ez darabil, ordea, Berria-ko zutabeetara hain ondo ekarri ohi duen ironia. Puntutxo bat goibelagoa da Nork bere ozeanoa, apur bat barnera-begirakoagoa. Poetika gramo batzuk ere barreiatzen ditu han-hemenka, akzioan, pentsamenduetan, pertsonaietan eta giroetan.
Hamaika ipuin beraz, laburrak eta zahatzak, deliriotik baino amets leun batetik hurbilago daudenak, eta horregatik errealitatearen antz handia hartzen dutenak. “Erantzun bakarra”, adibidez, horrelakoxea da: e-postaren sarrera bandejatik inoiz atera ez den maitasuna, baina maitasuna finean. Ipuin hauek ere ipuinak dira azken batean: bizitza zatiak.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza