kritiken hemeroteka

8.741 kritika

« | »

Katilinarenak / Amelie Nothomb (Joxan Elosegi) / Igela, 2006

Jendetasunaz beste Iratxe Retolaza / Berria, 2007-01-14

Iaz hurbildu nintzen lehen aldiz Amelie Nothomben literaturara, eta zehatz esanda, idazle belgikarrarenganako interes berezi hori nigan batik bat Biographie de la faim [Gosearen biografia] (2004) liburuak sorrarazi zuen. Ezin erakargarriagoa egin zitzaidan gosearen (eta oro har, ase-ezinaren) inguruan haztaka mamituriko liburua. Nothomben literatura ezagutzeko irrika sentitu nuen, erabateko jakin-mina. Iazko hartan, bada, jakin-minak hartaraturik euskarara bilduriko Durduzaz eta dardaraz (1999) nobela irakurtzeko aukera izan nuen, besteak beste. Nobela horixe ere kutsu autobiografikoari loturikoa.

Orain artean, Nothomb idazlearen unibertso literario eta ikur literario jakin batzuk ezagutu eta bereganaturik nituenez, are deigarriagoa egin zait Katilinarenak nobelaren irakurraldia. Are harrigarriagoa. Are gozagarriagoa. Katilinarenak nobelaren irakurraldian Amelie Nothombek fikziozko unibertsoak sortzeko ere luma trebea duela jabetu naiz, eta fikziozko mundu autonomo, ezohiko eta harrigarri horixe ondo baino hobeto sortzeko gaitasunik baduela.

Katilinarenak nobelak misteriozko istorioa du kontagai, baina, intrigazko nobela honetan askatu behar den misterioa ez da ohikoa. Hau da, nobela honetan misterioa edo intriga ez dago gertakari batzuk argitzearekin loturik. Nobelaren intriga pertsonaien nortasunean bertan datza, nobela honetan askatu behar den misterioa horixe baino ez da, pertsona konkretu batzuen nortasunaren gakoak.

Emile Hanzel senarraren ahotan harilkatzen da istorio miresgarri hau, narratzaileari berari ere ulertezin zaiona, nobelaren hasieran adierazi bezala. Honako hau kontatzen du Emile Hanzel irakasle aguretuak: urte luzetan latin eta greko irakasle ibili ondoren, erretiroa hartu du bere emaztearekin, eta mendialdean etxea hartu dute, ordura arte ezinezkoa izan zaien lasaitasuna eta bakea izateko asmoz. Baina, etxe eta paisaia baketsu hura berehala bilakatuko zaie itogarri senar-emazteei. Mendi giro baketsu hartan duten auzoko bakarrak, Bernardin mediku jaunak, itogarri egingo die egunerokoa. Izan ere, auzokoak egunero-egunero hutsik egin gabe egingo dio bisita bikote etorri berriari, eta ia hitzik esan gabe igaroko ditu bi orduko egunero-eguneroko egonaldi horiek. Hasiera batean bitxi egiten zaio jarrera hori Hanzel jaunari, baina, pixkana-pixkana auzokoarekiko sentimenduak eta jarrerak nahaspilatu egingo dira: bitxitasunak gupidari egingo dio bide; gupidak nazkari, eta nazkak enpatiari; eta abar. Nolanahi ere, Hanzel jaunak batez ere ezezagunaren eta ulertu ezin duen jarreren aurrean beldurra izango du, eta ez da gai izango egoera horiei aurre egiteko. Gainera, senar-emazteek ez dute jakingo hiritik kanpo auzokoen artean nolako harreman-sareak osatu behar diren, gizalegez nola jokatu behar den. Honela, hiriko egunerokotasunera ohituriko Hanzel jaunak bere burua egoera berri batean ikustean, bere burua ezezagun zaiola ohartuko da, bere jarrerak ezezagun zaizkiola. Hori dela eta, hasiera batean misterioa auzoko ezezagunaren inguruan harilkatuko bada ere, istorioak aurrera egin ahala, misterio kutsu hori pertsonaiarik pertsonaia egingo du jauzi, azken unean, narratzailea den Hanzel jauna bera bihurtuz misterio nagusi. Hanzel jauna, grisik ezagutzen ez duen pertsona da, eta horregatik, auzokoarekin duen harremanaren bilakaeran mutur batetik bestera ibiliko da, erdibideko bideari sekula aukerarik eman gabe, erdibideko arrazoibide eta sentimenduei zirrikiturik utzi gabe. Narratzaileak maisuki asmatu du irakurlea pertsonaia misteriotsu batetik bestera jauzika ibilaraztea, eta narratzaileak maisuki asmatu du bere buruaren erretratua egiten, Hanzel jaun misteriotsuaren erretratua egiten, alegia.

Azken kritikak

Zainetatik zilarra
Nahia Intxausti

Maddi Galdos Areta

Alderantzira zamalka
Mckenzie Wark

Irati Majuelo

Harakinen alaba
Yurre Ugarte

Joxe Aldasoro

Gaueko zaintzailea
Julen Belamuno

Mikel Asurmendi

Erbeste
Juan Garzia

Asier Urkiza

Barne zerbitzuak
Katixa Agirre

Maialen Sobrino Lopez

Biba gorriac!
Imanol Murua Uria

Mikel Asurmendi

Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa

Patxi Iturregi

Terraza debekatua
Fatima Mernissi

Amaia Alvarez Uria

Poesia kaiera
Elizabeth Bishop

Irati Majuelo

Godoten esperoan
Samuel Beckett

Aritz Galarraga

Esaterik ez dagoenaz
Fito Rodriguez

Iñaki Lopez de Luzuriaga

Bazter utzietan
Karlos Linazasoro

Hasier Rekondo

Gari errearen urrina
Fertxu Izquierdo

Paloma Rodriguez-Miñambres

Artxiboa

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

Hedabideak