kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Bat, bi, Manchester / Irati Jimenez / Elkar, 2006

Bat, bi, Manchester Goizalde Landabaso / Radio Euskadi, 2006-11-05

Ezinezkoa dena ezinezkoa da, eta gainera ez da posible. Baina… zer gertatzen da ezinezkoa dena gauza daitekeenean? Hain ezinezko ez denean? Sarri, sinisgarritasunean galtzen duela.

Nik Bat, bi, Manchester liburuan hipotesi ezberdinak nituen. Apurka-apurka elur maluten modura jausten joan direnak. Irakurketan aurrera egin ahala jabetzen zara agerizko maiteminarekin batera besteren bat badagoela, egon. Eta pertsonaia guztiak eskuetan, honekin eta harekin bikoteak egiten ibili izan naiz lerro artean. Honek hura maite du. Ez, ba! Zazpi orrialde aurrerago; harek beste hura maite du. Ez, ba! Ez dut asmatu izan amaiera arte. Istorioa bizia da, atsegina, ironikoa ere bai. Poetikotasun itzela du Irati Jimenezek idazterakoan, eta eleberriari handik eta hemendik dario poetikotasuna. Manchesterren kokatu du, Inglaterrako hiri industrial batean, eta norbaitek zalantzarik bazuen, tantaka ematen diren inglesezko berbek eta esamoldeek kokatuko dute.

Pertsonaia batek, nagusienak, kontatzen digu istorioa. Bueno egia esan, Aitorri, beste pertsonaiari kontatzen dio, eta horrek momentu batzuetan kanpotar, voyeur sentiarazi nau; bere intimitatean sartzen ariko bainintz. Besteetan, berriz, eroso baino erosoago, erabat integraturik sentitzen zara, pertsonaiarekin sinbiosi ikaragarria sortuz. Enpatia da.

Ezin da ukatu maite-minaren hondamendia ederto baten isladatu duela egileak. Mikro-segundutan sor litezkeen sentimendu oro eta bat gehiago agertu ditu. Dramatikotasun handia dago kontakizunean, beharbada distantzia apur bat hartuta samurtuko litzatekeena. Baina pertsonaiak hainbeste barneratzen zaitu bere istorioan, bere saminean, distantzia hori hartzea ezinezkoa egiten zaizula. Liburuaren barruak eztabaidatu ditut beste irakurle batekin. Hari sinisgaitza egin zaizkio pertsonaia biren soslaiak. Alegia, ez duela posible ikusten gazte bi, Metropolikoak, euskaldunak, eta gainera euretako bat (gutxienez) euskaldun zaharra izatea. Are gehiago, sinisteko zailena ama euskaldun peto-peto eta aita ingles peto-petoa duen pertsonaia egin zaio. Ez dakit zu horietakoren bat ote zaren. Baldin bazara jakin ezazu ingles bat etorri zela Bilbora; aspaldi, erreka eta itsasoa ikustera, eta bilbotar neskatilak ikusterakoan txundituta, honela esan zuela: emakume amerikar eta aberats oro baino gehiago balio du bilbotar neska polit eta airosa batek. Manchester Bilbo izan zitekeen, edo New York, edo Buenos Aires, Bartzelona, Berlin, Oslo, Nairobi edota Brasilia. Maitasuna, beti da maitasuna.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak