« Mixa eta konpainia | Gizakiaren alde ilunak »
Izua / Lydia Flem (Joxan Elosegi) / Alberdania, 2006
Izua Goizalde Landabaso / Radio Euskadi, 2006-10-29
Izua, bildurra, ikara eta eratorritako berba guztiak zenbatu barik badakit, jakin, horixe dela liburuan zehar zabaldutako ideia. Beharbada, gehien erabilitako berba ere bada. Hasierako berbak irakurri besterik ez dago liburuaren gordina jasotzeko: “Zigor-ukaldi batek bezala zartatzen du. Zure baitatik ateratzen zaitu, hitzetatik, analisietatik, arrazoitik urrun, zentzuetatik kanpo”.
Lydia Flem sikoanalista da, eta liburu honetan zehar agorafobiak eta klaustrofobiak jota bizi den emakume baten 24 ordu ekartzen dizkigu. Adierazgarriak oso; nahikoak, egia esan, islatu nahi dituen sentimendu eta izu-ikara horiek denak barneratzeko. Igortzeko. Jasotzeko.
Une batzuetan klaustrofobikoa begitandu zait kontakizuna. Irakurketa eten egin beharrean sentitu naiz, arnasa hartu beharrean. Eskerrak kapituluak labur-laburrak diren. Bere krisialdien adierazle ezin hobeak dira sikoanalistak kontatzen dizkigunak. Egileak ederto azaltzen du gaixo hauen beldurraren funtsa ez dela eraso zehatz bat edota une zehatz batean gerta litekeena, baizik eta egoera batek ekar lezakeena. Alegia, hipotesiaren mugarrietara lerratzen dela euren ikara. Honek ez du esan nahi, ez denik, edo gutxiago denik. Izan ere, ezer garbi gelditzen baldin bada sofrikarioa da. Buru-jana, nahas-mahasa… deitu nahi duzun bezala.
Ehun orrialde pasatxo dira Joxan Elosegik euskaratutakoak eta Alberdania argitaletxeak ekarritakoak. Izuari aurre egiteko azalari magenta kolorea eman diote, fuksia-larroxa antzekoa liburuari darion iluntasunarekin apurtzeko. Tira, beharbada arrazoia estetika hutsa baino ez da. Baina ez al zuen idazle hark esaten estetika dela dena? Begiratu dut hiztegi batean izuak izan ditzakeen sinonimoak: beldurra, izumen, izutasun, izi, laborri, laztasun, sarrakio, izialdura, laztura, zurkaitz, latzikara, beldurkunde, ikareri, ikara, larderia, ikaraio… finean, izu-ikara itzela pertsonaiak jasaten duena.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez