kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Mailuaren odola / Aingeru Epaltza / Elkar, 2006

Historiaren erraietan Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2006-12-22

Elkarrizketaren batean irakurri nion Aingeru Epaltzari liburu hau idazteko behar izan zuen denbora gehiena dokumentazio bila joan zitzaiola. Eta liburua irakurrita, ez naiz harritzen, ikusi egiten baita, ez dokumentazioa soilik, baita hura lortzeko behar izan den denbora. Ez dago bestela idazterik historia gaia duen eleberririk. Baina dokumentazioa egitea erakusgarriegi ere ez da ona izaten, idazten dena eleberri denean eta ez historia-tratatu edo antzeko jenero.

Historia-eleberria, dena dela, bien arteko lurraldean zabaltzen da, batetik eta bestetik hartuz behar dituen elementuak. Horregatik, jeneroetan hibridoena ez bada ere, hibridoenetakoa da.

Euskal Herriko garai interesgarri eta erabakigarri bat hartu du Epaltzak, XVI. mendeko Nafarroa, hain zuzen.

Nafarroak, mende horretan, eta Errege Katolikoen mesedetan, hegoaldeko lurraldeen gaineko jabetza galdu zuen, gerra baten ondorioz. Pirineoez bestaldeko lurrak geratu ziren nafar erregeen esku. Baina, halako batean, Enrike IV.a Frantziako errege izendatu zuten, katolikotasuna onartu zuenean.

Garai polita historiagile eta idazleentzat. Lehenago ere aritu izan dira idazleak garai horri buruz idazten, bai euskaraz bai erdaraz.

Eta ez dugu ahantzi behar garaia inork baino hobeto deskribatu duena Michel Montaigne izan zela, Bordeleko hiritarra eta Enrike IV.aren mendeko eta lagun.

Montaigneren testuak oraindik irakurgarri dira. Enrike IV.aren ekintzak oraindik ikusgarri dira (ikus beza nahi duenak Parisko Louvreko jauregi eta museoa). Garai odoltsua, inondik inora, Nafarroetan ez ezik, Frantzia osoan ere bai: estatuen arteko gerrak batzuetan (Espainiaren eta Frantziaren artekoak), gerra zibilak besteetan, katolikoen eta higanoten artekoak. Garai betea, garai ez alferrik ez galdua.

Pascalek, Montaigneren jarraitzaileak, ongi adierazi zuen maisuaren pentsamendua. “Gerra zibilak dira gaitzik handiena”.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak