kritiken hemeroteka

8.787 kritika

« | »

Neguko zirkua / Harkaitz Cano / Susa, 2005

Ipuinok eta pertsonok desioen objektuak baitira/baikara Mikel Asurmendi / Irunero, 2006-11

Hasteko eta behin, literaturaren inguruan —literaturaz kanpo— gertatu ohi denari buruzko gogoetatxo bat, topikoa ziur aski: Zergatik ez da Neguko zirkua aurtengo Euskadi Literatura Sarirako finalisten artean hautatua? Egileak Belarraren ahoa bitartez iazko Euskadi Saria jaso zuelako? Galderak. Badakit badela barne araudi bat tarteko. Konstatazio bat ordea: gauza bat da literatura eta beste bat bere ingurukoa. Adjektiboak zuk ipini.

Izan dezagun literatura hizpide beraz. Zirkua subjektu garrantzizkoa bada ere, ipuin sorta honetan, zirkua baino are —eta hari— adierazgarriagoa dugu negua. Harkaitz Canoren ipuinetako protagonistek hotza helarazten digute. Zirkua ageri da sarritan, giroa negukoa da horregatik. Esate baterako, egileak eskularruen beharrean edota hauen bitartez bideratzen gaitu hastapeneko istorio baten barrena.

Canok eguneroko “lanabesak” erabiltzen ditu munduan barrena joateko. Agian “lanabesa” hitza zaharkitua geratu da. Lanabesa, tresna edo erreminta izan daitekeelarik. Alabaina, aulkia, esaterako, berebiziko erreminta izaten du idazleak. Horiek euskarri dituela harago doa ipuin hauen idazlea alta.

Canoren ipuinek badute kokapena: dela Paris edo dela New York. Direla Bilbo edo Itoitz. Lekuek ez dute ipuina definitzen edo determinatzen horregatik, ezta bidaideek ere. Azken hauek munta handikoak izanagatik ere: Jon Mirande dela, Jim Morrisoan dela, Raymond Carver edo Julio Cortazar…

Metaliteratura ere egiten du Canok. Eta ipuinon ezaugarri horretaz gain, gaurkotasun handikoak izatea dute berezko ezaugarri ipuinek. Finean eta funtsean, Canoren ipuinon bertutea literaturaren zigilua berarekin eramatea da. Literaturaren zigilua bizitzaren bizitasuna hitzen bidez helaraztea izaki. Erran nahi baita, konparazione, zirkuaren zeinuak keinuak ezaugarriak agertzea. Hots, pailazoen irria edota negarra, ilusionistaren magia, akrobataren iaiotasuna eta animalien bizkortasuna islatzea.

Idaztea horiek agertzeko iaiotasuna izatea da. Literatura bizitako nahiz imajinaturiko egoerak transmititzeko langintza da. Kasurako, ipuinok Harkaitz Canoren bizitzarekiko jarrerak eta desioak bezala definitzea bururatu zait. Ipuinok eta pertsonok, finean eta funtsean, desioen objektuak baitira/baikara.

Azken kritikak

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Barazkijalea
Han Kang

Jon Martin-Etxebeste

Café Mokka
Jabier Muguruza

Aiora Sampedro

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak