kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Dioramak / Patxi Iturregi / Elkar, 2006

Elipsia eta paradoxa Javier Rojo / El Correo, 2006-10-18

Narrazioz beterik datorkigu Patxi Iturregiren liburu hau, “Dioramak” izenburua daukana. Hirurogei narrazio baino gehiago biltzen dira liburu honetan, eta kopuruak berak bertan agertzen diren testuen ezaugarri baten berri ematen digu: narrazio laburrak dira, batzuk oso laburrak, orrialde batekoak, mikroipuinak deitu izan direnekin konpara daitezkeenak. Honelako narrazio txikiek askotan elipsiaren erabilera bortitzaren adibidea erakusten dute, testuetan kontatzen dena eta esan gabe geratzen dena oreka zailean mantentzen baitira, irakurlearen partehartzearen zain. Eta elipsiarekin batera, beste bi ezaugarri nabarmentzen dira honelako istorioetan, paradoxa eta absurdoaren erabilera alegia. Hiru oin hauek, bestaldetik, elkarren eraginpean ikus ditzakegu narrazioetan, azaleko paradoxaren atzean isiltzen den azalpen sakon luzea egon baitaiteke… irakurleak bete behar duen hutsunea narrazioaren hari logikoa eraikitzean datza-eta. Edonola ere, narrazioaren zamaren zati handia irakurlearen gain uzten denean, arrisku baten aurrean dago testua, irakurleak askotan ez baitu euskarri nahikorik hutsune hori betetzeko. Orduan, absurdoaren amildegitik hurbilegi dagoela sentituko du.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak