« Elipsia eta paradoxa | Filosofoetan filosofoa »
Hitza azti / Iñaki Arranz / Alberdania, 2006
Ludohizkuntza eta beste piztia batzuk Josu Lartategi / Deia, 2006-10-20
Hatxea ahoskatzen ez dugunontzat palindromo bat da liburu honen izenburua, alegia, aurpegi biko berba, ezkerretik eskuinera zein eskuinetik ezkerrera berdin irakur dezakeguna. Gainera, ispilu efektu bitxi eta iradokiorra sortzen du. Saiakera honen helburua zein egilearen posizionamendua argi uzten du izenburuak, beraz: hitzen aztikeriak zientifikoki sailkatzea eta aztertzea du saiakerak helburu; hizkuntzaren ludikotasuna interesgarria dela du egileak posizionamendu.
Iñaki Arranz gasteiztarraren “Hitza azti” honek berben errebueltez dihardu, hizkuntzaren bitxikeriez, baina baita ohikotasunaren azpian gorderik diren bitxiez ere; alegia, direnak azaltzen dituela, batetik, baina ohikoak izan arren ikusten ez ditugunak ere argitzen dizkigula, bestetik.
Egileak asmo sailkatzailea du; sailkatzearen beharraz ohartu eta ardura horretatik saiakera sortu dela iruditzen zait. Baina hizkuntzaren ludikotasuna ere du aldarri, hots, igartzen zaio alde ludikoaren aldekoa dela, gustukoa duela, askok jolas burgestzat eta ezdeustzat joko dutela dakien arren. Alderdi sailkatzaile hori azpimarratzekoa eta eskertzekoa da, euskararen gainean dugun ikuspegia aberastera datorrelako. Alderdi ludikoari buruz, berriz, nik neuk ere ez dut erabat garbi kontua. Literatur ikuspegi batetik zilegi ikusten dut baldin eta funtzio jakin baten pean badago. Bestela, jolas inutila izango da; bitxia agian, deigarria ere bai, baina inutila eta sakontasunik gabea, sorkuntza merkea, arte merkea (eta ez naiz arbolaz ari).
Arreta hartuko dio bati baino gehiagori hainbat berba bitxi ikusteak: antonoklasia, ludoakronimia, sentonak, pangramak, anfibologia, akrostikoa… Bitxiena zera izango da, denok dakigula zer diren, nahiz eta izena ezagutu ez. Bigarren mailako hausnarketa asko ere bidera ditzake liburuak. Adibidez: zergatik da euskara horren hizkuntza errepikatzailea? Haren izate edo oinarri primitiboagatik, akaso? Eta zergatik da inguruko hizkuntzak baino hagitzez onomatopeikoagoa? Hortik joz, nora hel gintezke?
Ludohizkuntzan barrena eginiko bidaia eder eta bitxia da Iñaki Arranzek eskaintzen diguna, ahozko zein idatzizko literaturatik edanez, batetik, eta euskararen egunerokotasun ustez normaletik aho beteka janez, bestetik. Oparoa eta interesgarria. Hizkuntzaren zirrikituak ezagutu nahi dituenarentzat, behintzat.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez