kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Piano gainean gosaltzen / Harkaitz Cano / Erein, 2000

New Yorken zehar Javier Rojo / El Correo, 2001-02-07

Ia nobela bailitzan irakurtzen den kronika liburua argitara eman du Harkaitz Canok, “Piano gainean gosaltzen” izenburupean. Bertan agertzen zaigu idazleak New Yorken pasatu zuen boladaren kontaera, atal laburretan banatua eta kazetaritzatik hurbil dagoen idazkera batean. Gertaera honek ematen dio, jakina, hango gizartean (guztiak arrotz izateagatik guztiak bertoko bihurtzen dituen gizartea) ikusten dituen bitxikeriak kontatzeko aukera. Etxebizitza lortzeko zailtasunak, taxistekin dituen gorabeherak, hango gizartea astintzen duten kontuak, baldin eta ezer badago hango gizartea astintzeko gai denik, etengabeko parranderen itxura duen bizitza soziala… honelako gauzez beterik dago liburua eta alde honetatik badu xarmarik.

Bidaiari galduentzako gidaliburu presazkoaren funtzioa bete lezake noiz edo noiz. Alderdi ikusgarri honez gainera, egoerak bidea ematen dio idazleari bestelako gai sakonez ere hitz egiteko. Heriotza, adibibez, behin eta berriro azaltzen den gai errekurrentea da; nago, ordea, gai hau ez ote duen literarioegi erabili, literatur jolasa baino ez balitz bezala. Edonola ere, duda ezina da Canok idazteko duen trebezia eta honetan ere euskal literaturaren azken belaunaldiko idazlerik interesgarriena dela deritzat.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak