« Historia nobelatua | Aitzakiatzat, bidaia »
Guizzardiren abenturak / Gianni Celati (Fernando Rey) / Igela, 2006
Umezurtz boluntarioaren hausnarketak Iratxe Retolaza / Berria, 2006-05-28
Gianni Celati idazle italiarrak ezustean jaso omen du Parlamenti buffi (Erretolika irrigarriak) trilogia euskaratuaren berri. Hala adierazi du behinik behin trilogiaren lehen nobela den Guizzardiren abenturak-i egindako atarikoan. Apartekoa egin zaio 70eko hamarkadako lan horiek euskaratzeko harturiko erabakia. Apartekoa, argitaratzaile estatubatuar eta europar gehienek egingo ez luketelako ustean. Probetxuari (merkatuari) men egin ez izana egin zaio aparteko. Jakina da, azkenaldian nagusituriko joeren artean tradiziozko kontamoldeei beste behin lotzearen aldekoa(k) d(ir)a “jaun eta jabe”; “probetxuzkoagoa(k)” omen. Eta Parlamenti buffi trilogia tradiziozko moldeetatik urrun baino urrunago dabil; eta batik bat gaurkoan aipatuko dudan Guizzardiren abenturak.
Izenburuak iragarri bezala, nobela honetan Guizzardi gaztearen abenturak dira kontagai, bai, baina, gaztetxo honen abenturek ez dute gertaera ardatz nagusi, hizketa ekintza baizik. Bai, Guizzardiren ibilerak kontatuko zaizkigu; bai, gurasoek maite ez omen dutelako etxetik alde egin duela esango zaigu, eta ordutik aurrera etxez etxe nola ibiliko den ere kontatuko zaigu. Baina, ibilera hauek guztiek pertsonaia bitxi honen psikologian sakontzeko hariak baino ez dira. Guizzardiren berbaroak berak nahikoa abentura eta komeria dakarzkio gazteari (eta baita irakurleari ere), eta berbaro eta jario aldrebes horixe du bitarteko eta hizketagai nagusi. Hau da, Guizzardiren kontzientziaren kontaketaren abenturak dira nobelagairik sendoena. Hortaz, narratzailearen izaeran eta nolakotasunean sakondu eta esperimentatzeko ahaleginak egiten du nobela hau berezi eta aparteko. Eta ondorioz, Celatik landutako kontamoldeek irakurketa arretatsu eta pausatua eskatzen dute. Hasieran, batik bat esaldien erritmo, sintaxi eta joskerak dira harrigarri, baina irakurketak aurrera egin ahala Guizzardiren solasaren erritmo berezian bildurik ikusi dut neure burua. Eta ordutik aurrera, batik bat Guizzardik berak harritu nau. Bai, pertsonaia mesfidatia da Guizzardi, une oro atezuan dago ingurukoak burlaka edo iruzurka dituelakoan. Baina, istorioak aurrera egin ahala, Guizzardiren barne-kontraesanek eta bestelako logika berezi horrek harritu nau, harenganako mesfidantza sortuz. Guizzardik berak ere hainbatetan aipatzen du hizkuntz gaitasuna hala-moduzkoa duela, eta hartara, gaizkiulertuak izan ohi dituela jendearekin. Eta irakurlearen esku geratzen da gaizkiulertu horiek zein izan daitezkeen osatzea, eta baita irakurlearen eta narratzailearen arteko gaizkiulertuak osatzea. Nolabait, irakurlea atezuan jartzen da ea narratzaileak noiz ziria sartuko, edo noiz ezgai izango. Izan ere, logika bitxi horren hainbat ondorio aurkezten zaizkigu Guizzardiren solasean zehar, baina ez zaizkigu horien zergatia adierazten. Eta horixe izan du irakurleak nobela honetan galdera atergabea, “zergatik egin du hori? zergatik dio hori?”. Nolabait, ondorio bitxi horien kausaren muinera joaz hurbilduko gara Guizzardiren logika berezi horretara.
Nire ustean, trilogia hori euskaratzeko egitasmoari Celatik eginiko estimua handitu baino ez da egiten euskal irakurleen begi-bihotzetatik. Halakoa dut neronek behintzat susmoa, edota bihozkada: gure artean esperimentaziorantz jotzen duten narrazioak euskaraz irakurtzeko ohitura gutxi da, izan. Horregatik, Fernando Reyk Guizzardiren abenturak euskaratzeko harturiko lanak bi dohain bildu ditu, gutxienez: batetik, hainbat euskal irakurleri ezezagun zuten (genuen) Celatiren nobelaz jabetzeko aukera eskaini zaie (zaigu); bestetik, euskaraz ondutako esperimentaziorako eredu bikaina sortu du.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi