kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Mendaroko txokolatea / Iñaki Irasizabal / Elkar, 2005

Mendaroko txokolatea M. Egimendi / Aizu!, 2005-12

Jatetxea eta neskalaguna. Beste kezkarik gabe bizi da Aitor, eleberri honetako protagonista. Baina halako batean hildakoak hasiko dira agertzen, eta Aitorrek ikertzaile lanari ekin beharko dio bere burua defendatzeko.

Mendaroko txokolatea Iñaki Irasizabalen genero beltzeko hirugarren eleberria da. Haatik, hilketak gertatzen diren intriga eleberri batek, azkenean hiltzailea nor den azaltzean, ustekabea sortu behar du nire ustez (ideia klasikoegia agian). Baina istorio honetan irakurleak ia hasieratik susmagarri bakarra du, eta bukaerak susmo hori baieztatu baino ez du egiten, ez dago ustekaberik, eta horrek irakurketari emozioa lapurtzen dio. Dena dela, euskaraz genero beltza lantzen duten idazleak hain gutxi izanik, eskertzekoa da Irasizabalen ekarpena.

Intrigazko istorioak baino gehiago, beraz, protagonistaren eguneroko bizimoduak egiten du atsegin nobela irakurtzea. Irantzu neskalaguna, jatetxeko langileak, arreba alarguna , kamioi batek harrapatuta hilko den txakurra… protagonistaren ingurukoak bidelagun hurbilak gertatzen dira irakurlearentzat, nobelari izena ematen dion gertakaria bezain ulergarriak: “Ander ez zen sekula itzuliko Mendarora, bazekielako orain jango zuen txokolatea ez zitzaiola hamar urte zituenean jan zuena bezain gozoa irudituko”.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak