« Kontaeraren plazera | Gauzak erakutsi »
Mundu txikia / Alberto Barandiaran / Susa, 2005
Mundu txikiko zirrara handiak Alvaro Rabelli / El País, 2005-10-13
Alberto Barandiaran altsasuarrak argitaratu berri du Mundu txikia izeneko narrazio-bilduma, idatzi duen lehenengo fikziozko lana hain zuzen ere. Liburura hamalau narrazio, hamalau pertsona-istorio ekarri ditu. Istorio labur eta sotilak dira. Horietan gizakia dugu protagonista nagusia, gizaki galeria hau osotzen dutenen pertsonen argazki txikiak direla esan genezake. Istorio bakoitza zirrara berezia eragiten duen sentimendu jakin baten inguruan ardazten da, dela bakardadea, dela maitasun eza, dela oroimena.
Giza sentimendurik sakonenak jorratzen dituen bilduma baten aurrean gaude, benetako gauzen aurrean zer sentimendu azalaratzen dugun. Ez dira, beraz, kontakizun handiak, garapen handirik ere ez dute, baina bai badira edonori gerta dakizkiokeen istorio eta drama txikiak. Egileari, esterako, ume baten begirada nahikoa zaio horren inguruan narrazioa osatzeko, horixe nahi du eta, begirada horren momentuko zirrara harrapatu, besterik ez. Horrela daude istorio guztiak, instant batean harrrapatuta.
Horregatik, istorio guztiak mamiz biluzik agertzen dira, hizkuntzaz ere biluzik, beharbada biluzegi zenbaitetan, narrazioaren gunea egileak igorri nahi digun zirrarak baino ez du betetzen, hasiera eta amaiera jakinik gabeak. Gehienetan ondo burutuak dira istorio sotil horiek, batzuetan, baina, esan bezala, hutsegi ageri zaizkigu.
Gizakia ardatza den froga izenburuetan ikus dezakegu, denek izen propio bana dute, Julia, Asun, Mikel; denek, batek izan ezik, “Ezkurrak” izenekoak. Modu horretan, narraziook har ditzakegu biografia txikiak ere balira bezala, irakurleak osoatu behar dituen biografiak. Mundu txikia liburuko narrazioetan atzoko eta gaurko istorioak nahasten dira, jada iragan hutsa diren gertaerei buruzkoak batzuk, edo galdutako mundu bati dagozkioenak beste batzuk.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi