kritiken hemeroteka

8.787 kritika

« | »

Lux Mundi, ipuinak sarrailatik begira / Antologia / Euskal Idazleen Elkartea, 2005

Mendia bilgune Igor Estankona / Deia, 2005-09-06

Idazle euskaldun eta katalanak Pirinioen gerizpean biltzen dira urteokaz. Azkenenaurreko bilkuraren testigu utzi digute “Lux Mundi, ipuinak sarrailatik begira”. Liburu anitza da, mendien aitzakian idatzitako narrazio bakoitza ikuspuntu batetik landu delako. Baina baditu kasualitate politak ere, eta bide desberdinetatik leku berera daroaten istorioak. Edo hobe: leku beretik ateratzen diren kontakizunak dira, apurka-apurka, idazle bakoitzaren gidaritzapean, mundu desberdin batean galtzen direnak. Vall de Boì. Leku ederra behar du izan Vall de Boìk, ederragoa menturaz idazleen artean, idazleen gauzetaz hausnarrean, norbera ere idazlea bada.

Mendiek herriak banatu egiten dituztela, erdizkako egia baino ez da hori. Mendi altuek jagondako haranetan jendeak euren baitan bilduta bizi direla dirudi, baina ez da hala. Bestelako batasun bat da —tunelaren, errekaren zein lautadaren aldean izkutukoa—, mendatearen tontorrak eskeintzen duena. Mendiek mende luzez batu dituzte jendeak, etxe-portale erraldoien antzera. Haran bakoitza etxe bat da Pirinioetan, baina komunikaturik dago. Euskaldunak, aragoiarrak, okzitaniarrak… behien bila edo elizatik bueltan, denon historia nahastu egin da azkenean.

Itxaro bordaren ipuinak, kasurako, horixe du aztergai. Teknika, artea, filosofia. Libre ibili dira pertsona argiak nonahi, Pirinioetan barne. Lluís Anton Baulenas, Pep Coll, Aingeru Epalza, Iñaki Friera, Maite Gonzalez, Andreu Lonça, Xabier Macià, Antoni Marí, Gerardo Markuleta, Susana Rafart, Fito Rodriguez, Andoni Sarriegi… adibide gehiago behar ote da?

Liburu irregularra da beraz “Lux Mundi” hau, baina horixe da bere xarma. Beti da atsegina idazleak leitmotiv berberaren inguruan biltzea, finean bakoitzak bere irakurketa egin dezan sormenaren zorteak harantza-honantza gidaturik. Urtzi Urrutikoetxeak eta Josep Lozanok ur termalak izan dituzte gogoan. Aingeru Epalzak, beste askok lez, udako ibilaldiak aipatu ditu. Ekialdeko Pirinioetako erromaniko ikusgarria behin baino gehiagotan agertzen da, lantzean zio desberdin batekin. Horra hor literaturaren sekretua, elementuen konbinaketa infinitoa. Tere Irastortzak ere badio hitzaurrean: “Idazleak edozein tokitan aurki baitezake zubi-begi bat; zuhaitz-arteko begi bat… Zirrikitutik so egin eta bertan hasten den ipuinari sortzen utzi”.

Azken kritikak

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Barazkijalea
Han Kang

Jon Martin-Etxebeste

Café Mokka
Jabier Muguruza

Aiora Sampedro

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak