« Kronika ipuinka | Tituluak dioena »
Bazterrekoak / Xabier Aldai / Susa, 2000
Bazterrekoak José Luis Padrón / Zabalik, 2000-12-16
Ezin dut disimulatu. Oso gogokoa dut Xabier Aldairen literatur jarrera. Eta ez bi liburu argitaratu eta goitik behera jantzi nauelako, edo baita horregatik ere. Ez Bela zeru urdina (Susa, 1993) olerki lanaren bertsoak zalapartarik gabe nire bularraren paretan jaten eta jaten aditzen ditudalako, eta baita horregatik ere. Ez Bazterrekoak ipuin bilduman gizakiaren zakar-ontziak erakusten dizkidalako, edota baita horregatik ere. Arrakastaren bide kabareteroan aurrera haundirik egingo ez duelako baizik bere idazkerak. Ez duelako umuliatzen bere idazle burua hizkuntza funtzionario zaharraren oinetara. Etorkizun polit askoa sumatzen diodalako benetako literatur krudeltasunean. Aitorpen biologikoa da. Hala azpimarratzen dit amorruz instintoak. Amorruz diot, halako literatur habildade bati errezeloz begiratzen zaiolako, burmuinean kisketa jarrita ez esateagatik. Beno. Nire iritzia baino ez. Hamahiru ipuin ikaragarrizko astinduak ematen tripetan. Xabier Aldairen liburu berria daukazute nire argudioei erantzuteko.
Xabier Aldaik berak ere nire esateko guztiak zailtzen ditu, ez dela idazle sentitzen azpimarratzen duenean joan berri den azoka egunetako batean. Zaildu iritzi publikoaren barne miseriatik kanpo egiteko. Baina ezinbestez onesten du baiztapen horrek nire iritzia azkenerako. Ez dago merkataritzari zertan ihes egiterik, baina euskal kulturagan Durangoko tam-tam azokak uzten duen banidade satisfazio morrontzatik eta baita literatur zale helduarengan ere erdiesten duen gripe astun sukartsuatik at ikusiko ote duelako Xabier Aldaik, nolabait, bere burua. Ez ziurtasun osoz, baina hala delakoan nago. Bere fikzio inguruka ez ibiltze horrek, bere ironia lasaiak, surrealismo poetikoaren kontent, bere hezur-azalezko lengoaia bide-urratzaileak, bizitzarekiko bere amorruzko maitasunak, liburu osoa eskuetan erretzeko adina, aski laguntzen dutelako berea literatur “administratibotik” bereizteko.
Xabier Aldai bezalako ez-idazleek papera eta luma hartzen jarraitzen badute, literatur genero berriaz aritu beharko dugu laisterrera.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez