kritiken hemeroteka

8.808 kritika

« | »

Berdin dio / Agota Kristof / Alberdania, 2005

Izatearen mina Javier Rojo / El Correo, 2005-06-29

Agota Kristofek, hungariar jatorriko idazle frantsestuak, narrazio laburren bilduma eskaintzen dio irakurleari “Berdin dio” izenburuko idazlan honetan. Ziur aski narrazio hauetan agertzen diren osagaien artean ikuspuntua izango da interesgarriena, anekdotak baino gehiago. Izan ere, honelako narrazio laburretan nekez garatu daiteke gertakari bat, eta inpresio huts, sentsazio bakan baten inguruan gauzatzen dira istorioak. Eta esan behar da ikuspuntu hori oso ezkorra dela. Pertsonaiak asperdura existentzial batean amilduta daude eta beraien arteko harremanak hutsaren hurrengoak dira, irlak baizik ez diren mundu batean galduta. Eta desesperantza eta bakardadea nagusi diren mundu honetan, existentzia ia beti deserritzat hartu daiteke. Itxuraz narrazioak oso sinpleak dira, gauza txikiei atxikiak, eta sinpletasun horretan idazkeraren poetikotasuna markagarria iruditzen zait. Izenburuak liburuaren tonu orokorraren ideia eman dezake. Berdin da zer egiten den, zer nolako ahaleginak egiten diren, existentzia deitzen den borroka honetan aldez aurretik pertsonaia guztiak porrotera destinatuta daude. Egoera honetan ilusio txikiak baizik ez zaizkie geratzen pertsonaiei, haietan bizitza beteko dieten ordezkoak aurkituko dituztelakoan.

Azken kritikak

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak