« Izatearen mina | Pospolo kaxa bat bezala »
Berdin dio / Agota Kristof (Eskarne Mujika) / Alberdania, 2005
Berdin dio Ana Unanue / Aizu!, 2005-07
Istorioak: Agota Kristofek (Hungaria, 1935) hogeita bost kontakizun labur bildu ditu azken liburuan. Senarra aizkorakadaz hilda aurkitu duen emaztea, tren geltoki batean harrizko bihurtu zen agurea, egunak ebasten dituen lapurra… Kontakizunetan giro eta pertsonaia estrainio ugari ageri dira, baina gaiak ez zaizkigu arrotzak egingo: bizitzaren zentzugabekeria, eromena, umezurtz eta errorik edo babesik gabe bizitzearen tristezia, maitatzeko ezintasuna, desagertzen ari den mundu baten mina, eguneroko lanaren latza.
Emaitza: ipuin tristeak, gordinak edo etsiak dira gehienak, halakoxea baita egilearen mundu ikuskera, esperantzari zirrikiturik uzten ez diona. Agota Kristofek oso gazte egin zuen ihes jaioterritik Suitzara, eta ihes egin behar horrek baldintzatu ditu haren bizitza eta obra. Ipuin batzuek (“Aita”, “Nire etxean”) autobiografikoak dirudite, eta horiexek dira agian tristeenak. Egileak maisutasunez eta eraginkortasunez kontatzen ditu istorioak, letren munduan ezagun egin duen idazkera lehor, biluzi eta xalo horrekin. Koaderno Handia eta Atzo eleberriak ezagutzen dituen irakurlea ez da hunkituko Agota Kristof aurrenekoz irakurtzen duena bezainbeste, baina dezepziorik ere ez du hartuko.
Esaldia: “Nire aitak ez du inoiz paseatu nirekin, nire eskua bere eskuan hartuta”.
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi