« Maitasunak ez du barkatzen | Mirariak izen batekin »
Karonte / Asel Luzarraga / Elkar, 2005
Zientzia fikzioa Javier Rojo / El Correo, 2005-06-18
Asel Luzurraga zientzia fikziozko literaturarekin ausartu da “Karonte” izenburua duen nobela honekin. Hasieran Euskal Herrian kokatu du argumentua, oraingo garaietan, hurbiltasuna bilatu nahirik. Argumentua, bestaldetik, zientzia fikzioan askotan aipatzen den gai baten inguruan antolatu du: kontzientziaren kontrola ordenadoreen bidez, “benetako” errealitatea eta errealitate birtuala nahastuz. Alde honetatik, Asel Luzurragaren nobelaren euskarriek nahiko argiak dirudite eta idazleak ez du euskarri horiek ezkutatzeko ahaleginik egiten. Izan ere, nobela honetan agertzen diren planteamenduak Philip K. Dick-en edota William Gibson-en literaturan ikusiak gara behin baino gehiagotan, eta zer esanik ez zinean, azken urte hauetan film askotan ere abiapuntu berberak agertu baitira. Dibertigarria da nobela hau, baina kontua da idazleak istorioa marko errealista batean sinesgarri egin nahi izan duela. Eta, nire ustez, horretan egiten du huts, nobelaren hasieran bertan: guk ezagutzen dugun munduan pertsona bat urte bete koman egon ondoren esnatuko balitz, ez litzateke hurrengo egunean etxean agertuko ezer gertatu ez balitz bezala, harridura eta jakin-mina piztu gabe… Eta honelako hasiera du Asel Luzurragaren nobelak.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi