kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Bakezale gerlari horiek / Bixente Serrano Izko / Pamiela, 2004

Indarkeria dela-eta Javier Rojo / El Correo, 2005-04-27

Bixente Serrano Izko saiakeraren alorrean egiten ari den lanaren emaitza berria da “Bakezale gerlari horiek” izeneko liburu hau. Bertan saiatzen da azaltzen zein zentzugabea den gure gizartean indarkeria politikoa. Eta ahalegin hau indarkeriaren alde daudenei zuzentzen die, hauek konbentzitzea baitu helburu. Jarrera bakezale desberdinak aztertzen ditu horretarako, eta bakearen aldeko jarrera lirikoa eta epikoa aipatzea merezi ez duelako ondoriora heldu ondoren (izan ere, ikuspuntu hauetatik ezinezkoa baita konbentzitzea gaur egun eta hemen indarkeriaren alde dagoen bat), etika makiavelikoan aurkitzen du irtenbidea. Izan ere, indarkeriaren bidez lortu dena, indarkeriaren alde zeudenek teorian lortu nahi zutenaren kontrakoa denez gero, hauek konturatu beharko lirateke inoiz baino urrunago daudela beren helburuetatik; beraz, garaia da bide hori alde batera uzteko, porrotean amaitu nahi ezean. Ohiko planteamendu etikoak baztertuta, jarrera hau zinikoa irudi lekioke baten bati, baina ziur aski gaur egun eta hemen halako argumentuak besterik ezin dira erabili. Oztopo bakarra du liburuak: abstraktua da, eta argumentazioa batzuetan zailegia dateke irakurle saiatua ez den batentzat; eta honek, jakina, uxa litzake balizko irakurleak.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak