Parisen sabela / Émile Zola (Karlos Zabala) / Alberdania-Elkar, 2004
Asebeteta Igor Estankona / Deia, 2005-03-29
Egia, Justizia, Nana, Erroma, Lourdes… Émile Zola aren nobela mastodontikoek, “J’accuse” erabateko harek bezala, aberastasun itzela gordetzen dute titulu lehorren ostean. Deskripzioarekin konprometitutako literatura da frantziarrarena, Literatura Unibertsala sailaren 111.a egiten duen “Parisen sabela” interesgarri hau adibide, egia zail baina era berean zehaztu beharrekoarekin engaiatua. Artista inpresionistaren adimenarekin idatzia dago, eta detailez detaile tapiz erraldoi bat sortu zuen Zolak eleberri honetan. “Rougon-Macquart”etako bat da “Parisen sabela”. Hogei liburuko serie zabal honetan (1868-1893) burgesiari buruz esan zitekeen guztia utzi zuen esanda.
Gizarte osoaren erradiografia zehatza egiten ahalegindu zen hala ere Émile Zola. Eremu konkretu baten gainean aritzeak ez zuen zentzurik beretzat. Ikuspuntu kritiko eta zabal horrek ekarri zion gaur aitortzen zaion unibertsaltasuna, eta bide batez, nork jakin, guztiz argitu gabeko heriotza bera ere.
Bere burua loriatzen ibilitako burgesiak ekimena galdu zuen garaia izan zen. Bat-batean, klase sozial horren ertz ahuletatik Flauberten burges probintziarrak atera ziren, Baudelairren gaitzaren loreak, Manetek margotutako Zolaren beraren prostituta eskandalagarriak. Historiaren gela ustelak Europa osoan aireberritzen lagundu zuten halaber Wilde, Verdi zein Tchaikovskyren sufrimendu ezin kreatiboagoek. Gaur egun existitzen ez den “Parisen sabela”ko Les Halles jendetsu eta zoroaren oihartzun literarioetan bilduta datozela dirudi, ehun eta piku urte geroago, dialektika mikatz haren zantzuak.
Orduko moralaren kontra idatzita, baina era berean modu “zientifiko” eta planifikatuan, “Parisen sabela” —merkatu handiaren bidezko metafora— eskuz esku dabilen janaria bezain enpagutsua eta era berean erakargarria da. Paris osoa elikatzen duen altzo horren erdi-erdian kokaturik, baina beti pertsonaien bitartez hitz eginez, Zolak gauza materialak erabiltzen ditu gizakiaren arima gatazkatsura iristeko. Pertsona deskribatzen da, baina zirkunstantziek itota: inguruko usain, kolore, salmahai, ortuari eta oihuek guztiz janda. Tximiniko keak itota hil zen Zola ere, antza. Eszena hari begira norbait konturatuko zen, seguruenik, tximinia hura norbaitek nahita itxi ote zuen jakitea litzatekeela benetan garrantzitsua. Eta pentsatzen hasiko zen.
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi
Turismoa
Asier Basurto Arruti
Maialen Sobrino Lopez
Garondoan
Gorka Bereziartua
Mikel Asurmendi
Geratzen dena
Ione Gorostarzu
Maddi Galdos Areta
Mirande, herriminez, ezin-minez
Jon Mirande
Mikel Asurmendi