kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Itzalak / Iban Zaldua / Erein, 2004

Itzalak Jon Kortazar / El País, 2005-03-28

Badut Galizian lagun kritikari bat adiskideen lanei kritikarik inoiz egiten ez diena. Haren lagun izanez gero, jai du idazle adiskideak. Ez dira gauzak berdin Euskal Herrian. Hemen denok elkar ezagutzen dugunez, maiz lagunen liburuak aipatu beharra ere badago. Eta bego hemen ohar hau denon entenditzeko modukoa.

Iban Zalduak asmatu du tonu literario bat sortzen, eta maiz, bere irudi propioa liburuetan agertzen den irudiarekin bat egiten, Peter Pan sindromeaz janzte, edo terrible itxuraz aritzen. Hemen ere, fikzioko irudia eta idazlearena hurbil daude, elementu autobiografikoak fikziorako erabiltzen direlarik. Atsegin dut gainera, berak erabiltzen duen begirada borobila. Fikzioaren eta errealitatearen arteko nahasketa une oro gertatzen da poetika honetan.

Zalduari eskertu behar zaio zein garratz hitz egiten duen gure egoera sozial eta politikoaz. Itzalak proiektu nagusi baten menpe agertzen den liburua dugu. Itzala izenaren alde semantiko guztiak landuz, itzalak benetako itzalak dira, beste errealitatea, ispiluaren (isil-piluaren) beste aldean gordetzen diren izakiak, baina itzalak badira bizkarzainak, eta bizkarzainen presentzia beti bihurtzen da biolentzia baten giltzarri (“Itzalak: Nekane”): Bikoitzaren irudi borgianoaren aurrean gaude ipuin asko eta askotan, beraz ezin dugu adierazi teknika aldetik berritasunean gaudelarik, teknika baten barnean egiten den esplorazio zabalean bai, ordea. Eta askotan kiribilaren kiribila sortzen delarik, bizkarzainak ere itzala du atzean eta joera badu ere, esku trebea du idazleak egoera hori maila pertsonal eta intimoetara jaisten.

Ipuin laburrak badira liburuan, eta esango nuke asko agertu dituela aspaldi honetan prentsan.

Agian, eta beste liburuekin konparatuz, ipuin laburren bilduma iruditzen zait alderik ahulena. Hain zuzen ere, ipuina bikoiztasunaren joko bihurtzen denean. Kontu honetan, gustu kontuak egongo dira, ez dut ukatuko, baina jokoak berak ez du ipuina mantentzen.

Askoz gehiago estimatzen ditut kritika sozialean aritzen direnak, eta Zalduak maite du garratz hitz egitea eta gure zauriak agerian uztea. Zentzu honetan ez da inoren aurrean goraipatu behar denentzako agerian dagoena: idazle sendo bat dugu aurrean, eta adiskidea izateak bere zergak ditu, bestela bere lanaren indarra ageriago agertuko bainukeen.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak