« Bakartasunaz bi hitz | Itzalak »
Dardaren interpretazioa / Harkaitz Cano / CLA, 2004
Antologia poetikoa Javier Rojo / El Correo, 2005-03-23
Harkaitz Canoren poesia antologia elebiduna eskaintzen digu “Dardaren interpretazioa. La interpretación de los temblores” liburuak. Gaztelerazko itzulpenaren arduraduna idazlea bera da eta Ibon Egañak erdaraz egindako hitzaurrea ere agertzen zaigu liburuan. Argitarapen hau jatorrizko liburuak euskaraz ulertzeko arazoak izan ditzaketenei zuzenduta dago, baina euskal irakurleari mesedegarria izan dakioke, azken belaunaldiko idazlerik garrantzitsuenetako baten lan poetikoa perspektibarekin ikusteko aukera ematen baitio. Canok aurretik idatzitako bi libururen poemak agertzen dira: “Kea behelainopean bezala” (1994) eta “Norbait dabil sute-eskaileran” (2001). Eta bi mugarri baino ez badira ere, ibilbide bat ikus dezakegu. Beharbada, subjektu poetikoaren jarrera antzekoa da bietan, sinesmenak, edozein delarik ere, alde batera utzi eta gizartean galduta dagoen gizakia agertzen baitzaigu. Giroa hiritarra da, Egañak azpimarratzen duen bezala, baina bigarren poema liburuan askoz era zehatzagoa agertzen zaigu. Itzulpena dela eta, esan behar da euskaraz erabiltzen ez dituen puntuazio-markak erabiltzen direla gazteleraz, eta honek poema batzuen tonua pixka bat aldatzen du.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi