« Gizateriaren azken egunak | Komunikatzen »
Medikuak esan dit minbizia dudala / Joxe Aranzabal / Elkar, 2004
Lekukotza Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2005-04-01
Gogoa bortxatu nahi dut jakiteko zenbat liburu idatzi ote diren euskaraz, gaitzari buruz bainoago, gaixotasunari buruz. Ez dira asko, eta direnek halako ikara sortarazi didate barnean, garbi adierazten baitute denok garela anaiak gaixotasunak harrapatzen gaituenean. Anaiak ez ezik, minkide, adiskide min minean. Egia da oso zaila dela gaixotasunari buruz egiaz idaztea, batez ere idatzi nahi duen idazlea larriki gaixo baldin badago. Sufrikario latza da, mina berritzeko saioa, mina berriro ekartzeko ahalegina. Gaixotasunari buruz idaztea, bera larria denean, masokismo ekintza izan daiteke, edo etsipenaren adierazgarri.
Izan daiteke, neurri berean, ekintza askatzaile, idatzitakoak arintzen baikaitu, eta idatzitakoak ez du aireak eramaten, ezta urak lizuntzen ere. Askotan beharrezkoa da nork bere gaixotasunari buruz idaztea, gaixotasuna ez libratzeko edo sendatzeko, baizik eta nork bere burua gaixotasunaren aurrean prestatzeko, gaixotasunari esateko “nire gorputza hartuko duzu, baina nire arima sekula ez”.
Gaixotasunari buruz kontatzea askatasun ekintza da. ez da, ordea, ohikoa, gaixotasuna ezkutatu egiten baita, gorde bakoitzaren gazteluaren barruan. Horregatik deigarri egin zait liburuaren aurrealdeko argazkia. Ez du lotsarik den bezala azaltzeko, eta horrek asko esan nahi du: berak onartu duela gaixotasuna eta, beraz, ez duela etsi, irabazteko esperantza duela.
Eta gero dago humorea, humore fina gaixotasunean, humorea lagunekin harremanetan jartzean, humorea bere buruarekin hizketan ari denean. Eta ez da erraza, gaixotasunak geure barnetik geure onena atera dezakeen bezala, geure txarrena ere atera baitezake. Liburua irakurrita esan dut “gizon hau ez da gure garaikoa. Presokratikoa dirudi”.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui