kritiken hemeroteka

8.787 kritika

« | »

Kilkerren hotsak / Edorta Jimenez / Susa, 2003

Kilkerren hotsak Ines Buenetxea / Axular, 2004-07

Bere lehen olerki moduko hastapenak Omar Nabarro izenpean plazaratu zituenetik badira beste hainbat elebarri lan Edorta Jimenezek daramatzanak bere gain, gehientsuenak ere Euskal Herriak denboratan zehar bizi izandako pasarte historikoen testuinguru sozio-politikotan girotutakoak.

Honokoan ere, idazleak 36ko gudak eztanda egin zuenean Mundakako alkate errepublikarra zen Alejandro Mallonaren kasua aurkezten du, zeinak bere irizpide katolikoak aurrejarrita hainbat faxista babestuko zituen, eta gerora Espainia gorri, separatista eta ateoengatik salbatuko zituzten horiexek, “Santa Cruzada”koak zeritzoten horiexek berek fusilatuko baitzuten inongo erruki “kristaurik” gabe.

Fusilamendu honen nondik norakoak ardatzat hartuta, Uriartek, garaiko Zerbitzu Sekretuetan espioitza lanetan jardundakoak, tarteka gogoeta pertsonalak, tarteka egiazko gertaera eta kazetaritza munduko pertsonai ospetsuen agerpenen bitartez, Uriarterengana joko duen “bisitariaren” fusilamenduari buruzko jakinmina asetuko du; antza, Mallona salatu zuen faxista eskergaizto baten ondorengo izango da bisitaria.

Izan ere, horrela idazten baitu Edorta Jimenezek historia, bizi izan ez genuenok han egondakoek helerazten diguten hitz eta iritziekin; egungo egoeraren zergaitizko hitz eta iritzi historiko, sozial eta politiko horiexekin, alegia.

Bestalde, jada 70 urte badira garai haietatik aldentzen gaituztenak, ez dirudi gauzak asko aldatu direnik; ez bakarrik Euskal Herrian daukagunagatik, baita mundu osoan zehar “erlijioaren” izenean burutzen diharduten sarraskiei erreparatuz gero kilkerren hots berak entzuten baitira.

Jorratutako gaiari dagokionez, Euskal Herriko historiari buruz jakinmina duenak gustura irakurriko du eleberria; ordea idazkerari buruz nik goraipatuko nukeena da egileak historiari buruzko liburuei darien astuntasuna irakurketa atsegin batean bilakatzeko erakutsi duen trebetasuna, batetik fikziozko osagaiak direla, bestetik erantsi izan dion iradokizunezko kutsuaren bitartez eta azkenik solasaldi moduan maisutasunez garatu duen idazlanarekin.

Bukatzeko aipatuko nuke, euskaldunon historia hurbilaren pasarte esanguratsuenetako batean oinarritutakoa den heinean, gaurko errealitatea ezin hobeto azaltzen duen lan honetan euskaldun askok eta askok bere etxekoen historiaren irakurketarekin topo egingo duela.

Azken kritikak

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Barazkijalea
Han Kang

Jon Martin-Etxebeste

Café Mokka
Jabier Muguruza

Aiora Sampedro

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak