« Oso gureak, gainera | Bidaia paraleloak »
Elektrika / Xabier Montoia / Susa, 2004
Hirugarren eta azken deskarga Igor Estankona / Deia, 2004-12-21
Hankartean, mingainean, titiburuetan, edozein lekutan ezartzen dute herrialde ustez zibilizatu askotako indar armatuek elektrika, aurrekontu orokorren pentzura. Xabier Montoiaren nobela siku eta erabatekoan ere zuzenbide-estatuaren deskargak deskribatzen dira, eta aingira erraldoia Frantzia da, eta utzi gura ez duen erreka, berriz, Argelia. Baina badago zeozer txarragoa: arima umeltzen duen euri zirin baten antzera, gasteiztarrak sortzen duen atmosfera larria. Indarkeria esplizitua eskertzera iritsiko zara, sinetsidazu, liburua zipriztintzen duen indarkeria intelektual, kriminal bezain humanoari larregi iritzita. Hareatzara isuritako odol hiper-errealista gozoagoa irudituko zaizu “Elektrika”ko giza panorama baino. Espazio zabal eta garbi horiekin, profanatutako maindire bat da argeliar basamortua.
Modu bikainean itxi du Montoiak “Hilen bizimoldea” trilogia. “Hezur gabeko hilak” eta “Blackout” eleberrien ostean, Jean Etxegoien bortitzaren seme izenkideak hartzen du testigua. Biologiaren mugez eta polisemiaren indarraz baliaturik, aitaren egoera bertsuetan ibilarazten du seme arean sentiberagoa, denok, bigun zein gogor, korronteak eroan daroazan egur zatiak garela ondorioztatzeko edo. Jean Etxegoien txikerrak ez dauka aitaren erraztasunik triskantzaren logika zoroa irentsi eta erlatibizatzeko. Beharbada horregatik, Montoiak bere lanabes behinena den elkarrizketa alboratu egin du maiz, gainezka datorren akzioaren eta oso barrukoak —agian apur bat sinplistak?— begitandu zaizkigun oroitzapenen mesedetan. Baina oraingoan ere muzin egin dio iritziari, gai narratibo gordina bakarrik eskainiz.
Literaturaren bidez posible al da sineskeriek eta gezurrek erdi-estali duten historia azaleratzea, eta pertsona bakar batzuk hara eta hona erabiliz haren zati handi bat agerian uztea? Ariketa itzela dirudi, baina lerrorik lerro, paragrafoz paragrafo, Montoiak bide horretatik desbideratzen ez den diskurtso bat harilkatzea lortu du. Akzioa, giroa, jendea… nobela errealistaren elementu guztiak daude lehen planoan, eta guztiek batera esperientziaren poxi bat deskribatzen dute, saiakeraren zehaztasunaz gainera.
Ongiaz eta gaizkiaz aritu zaigu trilogia gogoangarri honetan. Iritsi ere iritsi garela uste dut errealismo landuenak soilik lor dezakeen mirarira: gizakia noiz okertu zen susmatzera, eta munduak darabiltzan karten artean Jean Etxegoien salbatuko zuena erdizka ikustera.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi