« Antologia bat | Narratiba alegorikoa »
Itzalak / Iban Zaldua / Erein, 2004
Itzalak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2004-11-19
Ez zait besterik bururatu, liburuaren izenburua bera jartzea baino iruzkinari. Zaila egiten baitzait besterik idaztea, ikusirik liburuaren nondik norakoa, ikusirik liburuaren mamia (ikusirik eta dastaturik, ogi mamia bezain baita, gozoan), ikusirik liburuaren gaiak nola zabaltzen diren bere laburrean (izan ere, zabaldu egiten dira, estutu bainoago, lerro gutxitan), nola eraikitzen dituen testuak, anekdotarik txikienetik hasita. Itzalak dira, eguzkipean garrantzitsuagoak printzak berak baino, beroa bera baino, hozkirria bera baino, begi-lausoa (eguzkipeko ajea) bera baino. To, poesia, bestelakorik behar zukeen tokian, baina uste dut poesiari buruz ere iritzi faltsu eta baldar asko zabaldu dela hortik zehar. Hitzaren arrimu ona eta hitzaren edertasuna poesia dira, hitz lauz edo bertsoz emanda ere.
Aipatzekoa da Iban Zaldua ordena zalea dela. ez beste batzuk bezala, noski; ordenak eta ordenak baitaude: ordenan desordena eta desoreka bilatzen dutenak, eta desordena-tokian ordena eta nolabaiteko oreka. Orekatuak dira, izan ere, Zalduaren testuak, eredugarriak, eredutzat hartzen badugu behintzat XX mendeko ipuingintzak ondare gisa utzitakoa. Hasierak ematen dio doi testuari, garatzen da gero, eta joaten, nola ibaia itsaso aldera eta amaierak zertaz harritu ekartzen du. Edo harritzeko aukerarik ematen ez bada ere, sorpresa sorpresagatik kitsch hutsa da, bada gehienetan irudiren bat, ondorioren bat, emaitzaren bat, irakurlea pozik uzten duena.
Eta testuak, berez, ez dira konplikatuak. Ezta sinpleak ere, sinplea hartzen bada errazkeriaren sinonimo. Kanpotik ikusita errazak ematen badute ere, lanketa handia eskatzen duten testuak dira. Hitzak ongi lotuta baitaude hari fin eta ikusezinez.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez