« Kezkak bideratzeko | Itsasondoko plazatik »
Gloria mundi / Fernando Morillo / Elkar, 2004
Zientzia eta literatura A. de Amezaga / Bilbao, 2004-10
Liburu honek Augustin Zubikarai nobela laburrentzako saria jaso du 2004 urte honetan, Iñaki Irasizabalen Burua txoriz beterik lanarekin erdibana. Tamalez sariari izena ematen dion idazle ondarrutar ezaguna ez dagojadanik gure artean, uztailean hil zen eta. Misterioaren munduan murgilduko gara Gloria mundi eleberrian. Generoa, intrigaren esparrua, berria da Femando Morillorentzat (Azpeitia, 1974), orain arte gazteentzako kontakizunak, saiakera eta eleberria landu baititu gipuzkoarrak. Morillo idazlea da ofizioz, baina ez dugu ahaztu behar Fisika eta Filosofia ikasketak dituela; bere Fisika ikasketez baliatuz, ikaragarrizko deskubrimendu bati buruz arituko da lan honetan, munduaren geroa aldatu ahal izango duena. Hasieran J. Robert Oppenheimer —lehen bonba atomikoaren proiektuko arduraduna—, Albert Einstein eta beste zientzilari handien aurkikuntza harrigarriarekin egingo du topo irakurleak; aurrerago Donostiako International Physics Center-eko Mireia Elosegi zientzilari gaztearen deskubrimenduaren berri izango du, planoak tartekatuz liburuan zehar. Nobela honek lortzen duena da zientzia era erakargarri eta modu ulerterrazean agertzea, Pedro Miguel Etxenike zientzilariak azpimarratu duenez. Etxenike bera ere lan honetan (67. orrialdean) agertuko da, fikziozko International Physics Centeren. Eta hori guztia literaturaren eskutik etorriko da, zientzia eta literaturaren arteko “ezkontza” posibleari esker. Argi dago Asimov maite duela Morillok eta Xabier Gereño, Gotzon Garate, Xabier Kintana eta beste euskal idazle askotxo bezala intrigaren munduan murgildu dela interes handiz, euskararen eskutik.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi