« Hizkuntzaren plastikaz | Erotismoak zentsura piztu zuenekoa »
Patata soro bat / Josetxo Azkona / Alberdania, 2004
Istorio laburrak Javier Rojo / El Correo, 2004-07-07
Josetxo Azkona ipuin hiperlaburren lurraldean ausartu da “Patata soro bat” izenburua duen liburu honetan. Eta ausartu dela esan dut, halado ipuinek berezko arriskua baitute haien gainean literatura eraiki nahi denean. Ipuin hiperlaburrak askotan txiste xelebretik edo burutazio intranszendentetik hurbilegi egon daitezke, kontuz ibili ezean, edota, beste muturrera igarota, sakontasun gehiengi erantsi nahi izaten zaie, ipuinak barik, prosaz idatzitako poemak bailiran. Eta, egia esan, Josetxo Azkonak ipuina desegiten duten bi mutur horietatik aldentzea lortu du. Ipuin gehienak bizpahiru orrialdekoak dira (guztira 60 dira, 176 orrialdeko liburu honetan), eta halado aukera zabalean denetarik aurkitu ahal du irakurleak: istorio umoretsuak (baina funts gabeko txisteak ez direnak); ipuin hunkigarriak eta samurrak; narrazio ironikoak eta batzuetan parodikoak; alegoriatik hurbin dauden istorioak. Eta gehienetan oreka gordetzen jakin du idazleak. Istorio hauek osatzen duten kaleidoskopioan munduak, errealitateak alderdi asko dauzkala eta alderdi horieri ikuspuntu desberdinetatik begira dakiekeela erakusten zaigu. Izan ere, gertakari guztiek beren ifrentzua erakusten baitute. Begiak erne bilatu besterik ez da egin behar.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi