kritiken hemeroteka

8.804 kritika

« | »

Bilbo dub kronikak / Paddy Rekalde / Susa, 2004

Poesia nonahi topatuz Jon Kortazar / El País, 2004-06-27

Dena da poesia, artea egitea edonoren esku dago, hona hemen abangoardiaren ametsetariko bat: artearen unibertsala izateko tasuna, teknikarik ez, hitza nahiko barnean duguna espresatzeko. Gerora, garaiak lepoa eman dionean abangoardiari, eta artearen teoria kontserbadoreagoak martxan jarri direnean, hori ez zela horrela adierazi da berriro.

Paddy Rekaldek Bilbo dub kronikak poema liburuan zuzenzuzenean erantzun nahi izan dio planteamendu horri. Hiria bersortzen ari den momentuan, Rekaldek itxurako edertasuna ahaztu eta “Poesia nonahi topa daitekeela aipatu du / baldin eta bihotzeko begiak eme badituzu”. Eta Bihotzeko begiekin begiratu dio Bilbo berriari, betiko miseriak aurkitzeko asmoz.

Poesia zuzena da berea, kronika, eta narratibitatearen eta urdailera jotzera datorren ukabilkada. Pena, baina, ukabilkadak hartzera ohituta dagoen gizarte bati zuzentzen zaiola.

Paisajez eta jendez beteriko poesia da Rekaldek idatzi duena. Jonkiak, prostitutak, eguneroko bizitzak irentsi dituen gizakiak… Eta halakoa da bere paisajea ere, hiria eta prostituzioaren alorra biltzen duena. Eta hiriaren barnean ikuslearen papera da berea. Moralizatzailea ere bai, neurri txiki batean hala ere.

Ohar bat jarri behar zaio poemategiaren erdi aldean jartzen den elkarrizketa horri. Tabernan aurkitzen dira Gabriel Aresti, Celso Emilio Ferreiro eta Charles Bukowski, eta idazleen aipamenak berak adierazten du Rekalderen estetikaren pausua. Underground gisa definitzen da idazmoldea, baina, beti ere, “Gertu, bizitza ikusi nahi diat”. Horixe da helburua, propagandaren ostean ezkutatzen den pertsona isil horien abenturak kontatzea.

Egia da gaurko panoraman ikuspegi aparta erakusten duela Rekaldek, baina zenbait zertzelada aspaldian egin ziren, eta, batzuetan landu ezak —ziurrenik apropos eginda daudela— ematen dute poemak.

Azken kritikak

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak