« Espioi bat Alemanian | Bizitzaren bueltak »
Han goitik itsasoa ikusten da / Julen Gabiria / Elkar, 2004
Injustizien kontra A. de Amezaga / Bilbao, 2004-05
Txirrindularitzak, jakina denez, zale asko ditu Euskal Herrian: kirol hau gustokoa dutenak eta kirol hau praktikatzen dutenak. Gino Bartali txirrindulari italiarrak bi Tour irabazi zituen ia hamar urteko epean (lehenengoa 1938an eta bigarrena 1945ean) eta Julen Gabiriak (Galdakao, 1973) italiarraren unibertsoa abiapuntutzat hartuko du bere istorioari forma emateko. Euskal “pintzelada” ere ageriko da, Roman Alberdi pertsonaiaren bidez, zeina txirrindulari famatuaren Ponte a Ema herriraino joango baita bere bila. Irakurlea ohartuko denez, garai gordinetan kokatuko da bi zatitan banatzen den nobela berri hau, injustizia garaietan. Idazlearen esanetan, liburuan ageri diren bigarren mailako pertsonaiak (film amerikarrak ezkutuan ematen dituen zinemazalea, txoriak ebanjelizatzen dituen fraidea, lehorrean geratuko den marinel portugesa…) “protagonista bihurtzen dira eta Gino bera ia-ia bigarren mailan geratzen da”. Eta bizikleten mundua? “Bizikleta da injustiziak kontatzeko aitzakia”, gaineratzen du. Autore gazteen esparruan, Julen Gabiria, Harkaitz Cano, Fernando Morillo eta Unai Elorriagarekin batera, belaunaldi emankor baten protagonista da. Elorriaga bera Han goitik itsasoa ikusten da-ren “bataioan” izan zen, galdakaotarraren luma goraipatzen, nobela honetan “injeniari lanak” egin dituela azpimarratuz. Julen Gabiria itzultzaile lanetan ari da egun eta hainbat komunikabidetan kolaboratzen du. Bere aurreko nobela Connemara gure bihotzetan (2000) arrakastatsua izan zen, orain arte 700.000 ale saldu dituen lana.
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Barazkijalea
Han Kang
Jon Martin-Etxebeste
Café Mokka
Jabier Muguruza
Aiora Sampedro
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi