« Nostalgiaz haraindi | Malenkoniaren osteko goranzkoa »
Poeta New Yorken / Federico García Lorca (Juan Luis Zabala) / Erein, 2003
New York Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2004-03-12
Badu New York hiriak bere xarma, bere berezkotasuna, zalantzarik gabe, idazleak harrapatu egiten baitu, armiarma amaraunak euliak bezala, eta gero, harrapaketaren liluraz, ezin beren onera etorri, eta amesten hasten dira hiriarekin, eta, harrez gero bat gehiago dira, fantasmen artean, hiriak kalean suelto samar utzi dituen fantasma urbano piloaren artean. Federico, gogoan dut, Pepe Hierro, gogoan dut, eta beste asko, gogoan ditudan arren, hona ezin ekarri, zerrenda luzea baita eta bizitza laburra, eta denetarako astia badugu ere, hala zioen behintzat Senekak, hobe gauza probetxugarrietan xahutu, gastatu edo hil, alegia denbora iraunkorra eta irainkorra.
García Lorcaren hau, Poeta New Yorken, Espainiako poesiak, bere hizkuntza guztietan, eman duen ekarpenik handienetakoa da, eta, egia esan, hizkuntza gehienetara itzulita egoteak, areagotu egin du haren balioa eta handiagotu haren xarma, armiarma amaraunak euliak bezala, harrapatzen baititu irakurleak, eta gero hauek, harrapaketaren liluraz, ez dute soraiotasun horretatik atera eta gortasun hori utzi nahi izaten, lilura iragangaitza baita poesiarena, maitasunarena bezalaxe, eta non galduko den ez jakinda, bultzatzen baitu mendean hartutakoa orduak eta egunak zorionean (balizko zorionean) igarotzera.
Juan Luiz Zabalak itzulpen dezentekoa egin du, kontuan hartuta, ez dela batere erraza halako itzulpen bat eta, besterik uste duenak, har dezala, esaterako, “Harlemgo erregea” eta saia dadila txuria beltzean ipintzen, amak erakutsi zion hizkuntzan. Gaztelaniaz ere, lanak ematen ditu ulertzeak, hizkuntzaren edertasunagatik ez ezik, testuari darion irudi mordoagatik ere bai, surrealistak baitira.
Dena dela, halako lana hartuta, Juan Luis Zabalaz ari naiz, uste dut ez zatekeela gaizki egongo sarrera moduko hitzaldiren bat, poeta eta obra, bakoitza berean kokatzeko. Lagungarri litzateke halako ahalegina, poesia honetara lehendabiziko aldiz hurbiltzen denarentzat bederen.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez