« Soinujolea | New York »
Soinujolearen semea / Bernardo Atxaga / Pamiela, 2003
Nostalgiaz haraindi Javier Rojo / El Correo, 2004-03-10
“Soinujolearen semea” izenburua du Bernardo Atxagaren eskutik datorkigun azken nobela honek. Bertan, idazleak adierazi duenez, bere literaturan ziklo bat itxi nahi izan du. Bi mundu agertzen dira kontrajarrita, Atxagaren literaturan balio sinbolikoz beterik azaltzen direnak: batetik, Obaba herria eta bertako “nekazari zoriontsuak”, eta bestetik, hotela, herri horretan txertatuta, baina elkar nahastu gabe, agertzen den mundua. Kontrajarpen honetatik sortzen den tirabiran gauzatzen da argumentua. Mundu hauek garai historiko zehatz batean agertzen zaizkigu, frankismoan, 60ko hamarkadan gehien bat. Frankismoaren mamuak, aspaldiko gorrotoak, borroka armatuaren hasierak, garai hartan pertsonaiek erakusten dituzten ilusioak eta zapuzketak, eta ezintasunak, begien aurretik pasatzen zaizkigu, testu miresgarri baten bidez. Oroimena plazaratu nahi izan du Atxagak nobela honetan, baina normalean gertatu ohi denaren iruntzitarra, oroimena ez da oroimin bihurtzen, atzera begiratzen ia nostalgiarik gabeko ikuspuntua agertzen zaigu. Oroimenaren bidez lehenaldia gainditzen baita. Atxagaren literaturaren ezaugarririk hoberenen bilduma da zertzelada biziz beteriko liburu gogoangarri hau.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi