kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Iparraldeko kronikak / Joseba Aurkenerena / Gero, 2003

Ipar Euskal Herria ezagutzen al duzu? Patxi Sarriegi / Deia, 2003-12-23

Beharbada normalean urrutira bidaiatu nahi izaten dugu, eta zenbat eta urrutirago hobe askotan, jakimina asetzeko asmoz seguruenik. Urrutira joan gabe ere, ordea, Euskal Herritik atera gabe zehatzago esanda, ez zaigu aukerarik falta, badugu liluratu eta gure ohiko bizimodutik ateratzeko moduko paraje ederrik, espero ez ditugunak gainera.

Bere azken liburuan, Joseba Aurkenerenak 21 kronika laburretan zehar besteak beste horixe frogatzen digu; bide batez, hegoaldekook iparraldeaz ditugun hainbat estereotipo gainditzeko aukera ematen digu, eskaintzen digunari erreparatzen badiogu behintzat. Hamaika leku eta gertaeren berri ematen baitigu horretarako.

Maskarada eta pastoralen berri ez ezik, Iparraldeko errealitate desberdinetara hurbiltzeko aukera dugu bertan, tarteka eguneroko bizimoduarekin zerikusia dutenak ere bai. Irakurketa errazekoak denak, Aurkenerenak darabilen hizkuntza guztiz xaloa eta ulergarria egin zaigu, ahozko eredutik hurbila azken batean, Iparraldeko lexikoa ugaria den arren liburu osoan zehar.

Geografia, kultur ekitaldiak, hizkuntzaren inguruko kontuak, aipamen historikoak, anekdota hutsak eta era askotako gertaeren berri ematen digu idazleak, oraingoan kontalari bihurtua. Benetako pasadizoak dira, berak bizitutakoak, eta bertako inguruak hobeto ezagutzeko helburuz kontatuak.

Esate baterako, Iratiko Xiberua aterpean zuberera ikasi zuenekoa; Larrainen euskal literaturaren berri ematen duena; Sarako leizean Errobiko festibala kontatzen duena; euskal kulturaren alde, beste batzuen artean Dantza jauzien eguna edota Lapurtarren biltzarrari aipu egiten diona; Sokorriko Ama Birjinari Lapurdiko kostaldeko herrietan bereziki dioten debozioaren gainekoa… Gertaera guztiak data eta guzti datoz, kronologikoki bertan izandako bizipenak gertatu bezala agertzen zaizkigu.

Bertako izaera deskribatu eta ohituren berri emateaz gain, narratzaileak berari gertatutakoak, berak bizitutakoak lehenengo pertsonan kontatzen ditu askotan; baina hirugarren pertsona darabilenean ere sinesgarritasun berbera dute, narratzaile orojakileak kontatu eta ederki lotzen ditu istorio guztiak.

Eta irakurketan aurrera egin ahala, nabarmen egin zaigu egileak liburuan bildutako pasadizoetan erakutsi nahi digun ikuspuntua, xedea seguruen: bere kronikek badute Iparraldea bizi-bizirik dagoela erakusteko asmo sendoa, orritik orrira gero eta begi-bistakoagoa egiten dena, eta horrelaxe lortua iruditu zaigu liburua bukatzerako. Aitor dezagun Iparraldea orain ezagunagoa dugula: horixe egilearen meritua. Baina zuk, irakurle, Ipar Euskal Herriaz zer ezagutzen duzu?

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak