« Hotzak hitz | Nazismoaren sorrera »
Gerrako pilotu / Antoine Saint-Exupéry (Josu Zabaleta) / Elkar / Alberdania, 2003
Frantzia bihotzean A. de Amezaga / Bilbao, 2003-12
Irakurle potentzialak Antoine Saint-Exupéry (19001944) Le petit prince edo Printze txikia —euskarazko itzulpenean— liburuaren autore gisa bakarrik ezagutzen du. Egia da ospe handiena eman ziona dela eta XX. mendeko liburu famatuenetariko bat bihurtu zela, baina ez da frantses idazle eta hegazkin pilotu honek idatzitako bakarra (eskerrak). Gerrako pilotu, Printze txikia baino urte bat lehenago argitaratu zen, 1942an, Frantzian (Gallimard) eta Ingalaterran (Reywal & Hitchcock) aldi bezean, II. Gerra Mundialaren ekuadorrean, autore honen bizitzarekin bukatuko zuen guda gogor hartan —behin eta berriro idatzi denez, Saint-Exupéry gerrako hegaldi batean hil zen, alemaniar hegazkin batek itsasora botata—. Literatura Unibertsala bildumaren liburu berri hau Saint-Exupéry beraren historia da, bere esperientzia profesionala eta pertsonala isladatuko duelako, bere bizipenak, gogoetak, esperantzak, urduriak… Narrazio bizi eta askotan indartsu honen bidez irakurleak garai eta nazio baten borroka eta sufrimenduaren lekuko izango da. Gerrako pilotu-ren euskaratzailea Josu Zabaleta dugu, Lur Hiztegi Entziklopedikoaren zuzendaria eta XX. mendeko beste autore ospetsuen (Maupassant, Sciascia eta Pasolini, besteak beste) lanen itzultzailea. “Gizatasunaren bilaketa aldezten du Saint-Exupéryk” eta “kontaketa guztiaren oinarri, Frantziaren ideia: Frantzia da frantsesen balio guztien, frantsesen gizatasunaren mamia eta erroa”, adierazten du hitzaurrean. Hau guztia justifikatzeko jakinaraziko digu liburua gerra ondoko Frantziako hezkuntzan irakurgaia izan dela eta milioika ale kaleratu direla. Historiako sasoi latzak ezin dira ahaztu; berriro errepika ez daitezen.
Izen baten promesa
Hedoi Etxarte
Joxe Aldasoro
Zahartzaroaren maparen bila
Arantxa Urretabizkaia
Aiora Sampedro
Aizkorak eta gutunak
Edorta Jimenez
Mikel Asurmendi
Amorante frantsesa
Miren Agur Meabe
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Oroi garen oro
Beatriz Chivite
Maialen Sobrino Lopez
Ahanzturaren aingerua
Maja Haderlap
Asier Urkiza
Espekulazioak
Arrate Egaña
Nagore Fernandez
Dena zulo bera zen
Eider Rodriguez
Txani Rodríguez
Azken batean
Lourdes Oñederra
Mikel Asurmendi
Auzokinak
Gorka Erostarbe
Maddi Galdos Areta
Esker onak
Delphine De Vigan
Irati Majuelo
Meditazioneak gei premiatsuen gainean...
Martin Duhalde
Gorka Bereziartua Mitxelena
Urte urdin ihesak
Jesus Mari Olaizola "Txiliku"
Hasier Rekondo
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Maialen Sobrino Lopez