kritiken hemeroteka

8.306 kritika

« | »

Oilarraren promesa / Joan Mari Irigoien / Elkar, 2003

Lehen eta orain Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2003-12-05

Nik ere badut hor nonbait Oilarraren promesa izeneko liburua, lehen edizio zahar hartakoa, Gero argitaletxeak bere garaian atera zuena. Papera, seguru asko, horituta izango da honez gero, eta usaina ordukoaren aldekoa ere diferente samarra, horretaz ez dut zalantzarik. Liburuak eragindako oroitzapenak galduak direla esatera nindoan, baina ez dakit, batzuk bai, beste batzuk ez. Nostalgia gauza polita izan daiteke, baina gehiegi mitifikatu dugu (dut). Nostalgia zulo handia da, eta kolore beltzekoa gainera, aho sabaian halako gustu mingotsa uzten duena. Nostalgia goizeko seietan, lorik egin nahi eta loa iristen ez denean, arma bat da, bihotza zarrastatzen duena. Beti dago, ordea, nostalgiari aurre egiteko modua: batzuk liburuak idazten ditugu, edo zakurra ateratzen dugu paseatzera, edo aspiradora pasatzen dugu, edo irratia pizten dugu lehen berriak entzute aldera. Nostalgiaren zuloa ezin da, hala ere, estali, lortzen duguna da gehiago ez sakontzea.

Askotan joaten naiz zakurra hartuta Altza ingurura, Joan Mariren mundua hasten den tokira, eta egia esan, berak sarreran ongitxo azaltzen duenez, auzoak ongi betea du bere zementu-kuota. Oraindik gelditzen dira bide ederrak oinez egiteko, eta basoren bat edo beste porlanak jan ez dituena, edo errepideren batek irentsi ez dituena. Baina izugarria da berdegune bakoitzari ateratzen diogun aprobetxamendua. Altza, gaur egun, eta askotan joaten naizelako diot, herri itxura gehiago du auzo itxura baino. Jendea ere, esango nuke, diferentea dela beste auzokoetakoaren aldean, eta bada taberna bat, kultur etxearen ondoan, non Errealeko korearra etxekotu egin duten. Zementua ere etxekoa, han, eta porlana eta altzairua eta errepideak eta autopista, eta San Markos alderako bideak motoz beteta.

Batzuetan iruditzen zait ez genuela nostalgiarik ezagutu behar, mingarria baita oso, lehen zer zen eta orain zer bilakatu den, zer bilakatu garen, indiferentzia eta soraiotasun osoz.

Azken kritikak

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro

Sara Cabrera

Gizon barregarriak
Joxean Agirre

Sara Cabrera

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak