« Nork bere fantasia | Doluaren ertzak »
Carmilla / Joseph Sheridan Le Fanu (Maialen Berasategi) / Erein / Igela, 2025
Sorkari arrotza Paloma Rodriguez-Miñambres / El Diario Vasco, 2025-06-21
Hitz hauek, nobela gotikoa eta banpiroak, entzuten ditugun bakoitzean, gure irudimenak leku urrun batera eramaten gaitu, misterioa, beldurra eta desira harilkatzen dituenera. Hori guztia aurkituko dugu obra honetan. 1872an argitaratua, banpiroen kontakizunen aitzindaritzat jo daiteke, Bram Stokerren Drakula baino 25 urte lehenago plazaratu baitzen.
Banpiroek irudikapen arrakastatsuaz gozatu dute literaturan, agortzen ez den xarmaz, alegia. Pertsonaia fantastiko horien erakargarritasuna honakoan oinarritzen da: gizarteak ezarritako ordenaren aurka, lege naturaletatik eta jainkoarenetik at daude hilezkorrak direlako, beraz, askatasun absolutua (libertinajea, hautamen askea) aldarrikatzen dute. Bestalde, betierekoak izanik, bizitzarekin nahigabetuta dagoenaren malenkonia ukituak dituzte.
Le Fanuk modu originalean gauzatu zituen aipaturiko ezaugarriak eleberri honetan emakumezko banpiroa hautatzean. Laura gaztea lagunarterik gabe bizi da aitarekin. Egun batean Carmilla, katu-begiak dituena, dotorea bezain ederra, geratzen da haiekin bizitzera. Hortik aurrera, neska gazteen hilketak jazotzen dira ingurunean. Eta Lauraren osasuna gero eta makalagoa bihurtzen da egunez egun. Dena dela, beldurra eta sekretuzko giro iluna dagoen arren, Carmillak liluratu eta, aldi berean, uxatu egiten du Laura. Izan ere, bisitari arrotzarengan arriskua antzematen du, gertatzen zaiona bere asmamenaren emaitza ote den pentsatuz. Idazleak oso ongi helarazten du Laura eta Carmillaren arteko erakarpena eta desiraren indarra —auzi lesbikoaren iradokizuna— lehen pertsonan kontatzen baitu Lauraren ikuspegitik.
Eleberri hau euskaraz irakurtzeak ilusioa egin dit, erdaraz egin nuenean, gustatu baitzitzaidan aztoramendua eta misteriozkoa. Gainera, Maialen Berasategiren euskarazko itzulpena bikaina da. Banpirozko bat, zergatik ez, uda atarian.
Sakelako bihotzak
Julen Apella
Asier Urkiza
Ni, laiko
Markos Zapiain
Nagore Fernandez
Zorretan
Agurtzane Intxaurraga
Maialen Sobrino Lopez
Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Sakelako bihotzak
Julen Apella
Jon Agirre
Emognosia
Mitxelko Uranga
Mikel Asurmendi
Silueta
Harkaitz Cano
Irati Majuelo
Koxka bat estuago
Henry James
Aritz Galarraga
Nonahiko musika
Juan Kruz Igerabide
Hasier Rekondo
Dena zulo bera zen
Eider Rodriguez
Mikel Asurmendi
Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea
Maddi Galdos Areta
Poesia kaiera
Frank O'Hara
Asier Urkiza
Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa
Nagore Fernandez
Beste urte batez
Samira Azzam
Maialen Sobrino Lopez