Politeismo bastarta / Jule Goikoetxea / Susa, 2024
Borroka, itxaropena, diziplina eta aniztasuna Jon Jimenez / Gara, 2025-02-23
Eleberri bat dela esaten bada ere, honakoa ez da behintzat ohiko eleberri bat, hibrido bat baizik; kronika abiapuntu, fikzioa eta ez fikzioa nahasten dituen molde anitzeko lana. Saiakera usaina hartzen diogu izenburutik bertatik, “Politeismo bastarta” (Susa, 2024), baina hori baino gehiago ere bada. Instituzio zientifikoetatik at eta, beraz, razionalitatetik alboraturik, emakumeek autobiografiara eta memorietara jo behar izan dute hagitzetan pentsamenduaz jarduteko. Tradizio horri jarraikiz, Jule Goikoetxeak (Donostia, 1981) bere ukitu pertsonala eman dio razionalitate maskulino hori bera kritikatzen duen lan honi.
Umorez, ironiaz, sakontasunez eta detailez beterik, Goikoetxearen bakarrizketak 2024an Bartzelonako Literal liburu azokako hitzaldi sortan sustraitzen dira, non pentsalari feminista eta antikolonialen ekarpenek leku nabarmena izan zuten: Sara Ahmed, Ben Olid, Rita Segato eta Bea Doudou Owusu, bertzeak bertze. Ohorezko lekua dutelarik Vandana Shivaren haziek eta “jainkosa” bilakatuko zaigun Angela Y. Davisen grinak. Hain zuzen, Alabamako borrokalari eta filosofoaren “bizkartzain”, laguntzaile eta aurkezle moduan Jule Goikoetxeak lau egunez bizi izan zuena dago testuaren oinarrian.
Hala, Goikoetxearen aurreko lanetan zehar jada agertzen ziren ideia anitz adibide ulergarriz azaltzen dizkigu orain. Bide horretan, irakurle profanoago batengana hurbiltzeko, mitologia eta hoteleko garbitzaile biren, Ana Maria eta Martiñaren, elkarrizketak baliatzen ditu. “Transferentzia politikoa, izan enpatia izan ezagutza, itxuraz bananduta dauden gauzak erlazionatzean” baitatza. Hala, Davisen bisitak eta aipaturiko zein bertze pentsalari batzuen hitzak aitzakia ederra dira arrazakeriaz, polizia ereduaz, Israelez eta Palestinaz, jatorri ezberdineko indarkeriez eta autodefentsaz, klase eta sexu borrokaz, transexualitateaz, unibertsitate ereduaz, kolonialismo eta ekologiaz, mendebaldeko zein ekialdeko filosofiaz… hausnartzeko eta gai horien elkarren arteko loturak egiteko. Hots, kapitalismoa eta heteropatriarkatuarekin nola amaitu daitekeen hausnartzeko.
Hamaika gai horiek intersekzionalizatuz, egileak politeismo bastarta proposatzen du: ideiak antolatu eta gizartea eraldatuko duen munduan egoteko modu bat. Bizitzaz nekatu direnek eta bizitzaren aniztasunari izua diotenek sorturiko monoteismo moderno, razional, irentzaile eta dekadentetik bastarta den politeismo bat. Eta mundu hau eraldatzeko borrokaren muinean, itxaropena eta diziplina daude. “Bizinahiak ezartzen digun diziplinari esker irauten baitugu bizirik hemen”.
Politeismo bastarta
Jule Goikoetxea
Jon Jimenez
Arturoren uhartea
Elsa Morante
Asier Urkiza
Basokoa
Izaskun Gracia Quintana
Nagore Fernandez
Zenbaki gorriak
Jon Arretxe
Joxe Aldasoro
Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga
Jon Martin-Etxebeste
Zoriona, edo antzeko zerbait
Karmele Mitxelena
Jon Martin-Etxebeste
Puntobobo
Itxaso Martin Zapirain
Amaia Alvarez Uria
Arrabioen gerra
Karel Capek
Jon Jimenez
Puntobobo
Itxaso Martin Zapirain
Asier Urkiza
Ezer ez dago utzi nuen lekuan
Itziar Otegi
Nagore Fernandez
Negu batez Mallorcan
George Sand
Aritz Galarraga
Trilogia
Jon Fosse
Hasier Rekondo
Ele eta hitz. Ahoz eta idatziz
Jose Angel Irigaray
Mikel Asurmendi
Ttau eta biok
Joseba Esparza Gorraiz
Paloma Rodriguez-Miñambres