« Kontakizun nahaspilatu, eta agian, bidegabe hau | Odola harituz »
Ezer ez dago utzi nuen lekuan / Itziar Otegi / Elkar, 2024
Denborak dena aldatzen du Nagore Fernandez / Berria, 2025-02-09
Ezer ez dago utzi nuen lekuan du izena Itziar Otegik helduen literaturan argitaratu duen lehen obrak. Elkar argitaletxeak argitara emandako ipuin liburuak sei kontakizun biltzen ditu, guztiak ere tonu eta perspektiba pertsonal berberak loturikoak. Izan ere, irakurleak euren espazioaren bila dabiltzan pertsonaiak aurkituko ditu ipuin guztietan, espazio fisiko nahiz mental propioaren peskizan dabiltzanak. Hala, beste norbaitek habitatutako etxeetan antzeratuko zaizkigu, ezlekuetan, horietako bakoitzetik pasatutako pertsonek utzitako markaz eta objektuz beteta eta inguratuta. Bereak ez diren txapinak jantziko ditu batek, berea ez den albornoza, bereak ez diren liburuak irakurriko ditu, eta bereak ez diren diskoak entzungo. Nolabait, gizarteko normaren eta gure norma propioen arteko espazio lauso horretan agertuko zaizkigu pertsonaiak, egin behar ditugunen eta egiazki egin nahi ditugunen arteko ataka horretan disidente.
Hari narratibo eta tonu horrek liburua hasi eta buka zeharkatzen badu ere, nabari da autoreak narratzaileekin jolas egin nahi izan duela, modu askotara materializatu baititu espazio (eta diskurtso) heterotopiko horiek. Bada lehen pertsonako narratzaile autodiegetikoa baliatuz mintzo zaigunik; arau tipografikoak eraman ditu mugara beste batean, stream of consciousness deritzotena antzeratzeko; eta bada, ipuin berean, pertsonaia nor den, diskurtso narratibo oso bestelakoak baliatu dituenik ere. Hala ere, esango nuke ipuinetan aurkitu dudan konplexutasun narratologikoa konta-teknika horiei lotu zaiela huts-hutsean; obra euskara akasgabean idatzita badago ere, ez dakit gainontzeko alderdi narratiboak ez ote diren lauegiak izan.
Niri erronka egiten didaten lan literarioak gustatzen zaizkit gehien, eta alde horretatik, Itsaso geldiak, Mugak edo Mudantza kontakizunak iruditu zaizkit biribilenak. Lehenengoak, sinbolikoki, gainontzekoek lortu ez duten zentzu ez-figuratiboago bat hartu du. Beste biek, narratzaileari dagokionez, konplikazio apur bat erantsi diote diskurtsoari, baita tentsio apur bat gehiago ere tramari. Niri ez zait gertatuko, edo Ez nazazu konta inori eta haren parea den Tabernetako transzendentzia, aldiz, entretenigarriak izan arren, eta testuartekotasunari begira interesgarriak, azalekoegiak iruditu zaizkit teknikoki; aktiboki parte hartzeko zailagoak.
Egunotan neure buruari galdetu diot ea literatura bitalistarik, komikorik, umoretsurik idatzi ote den azkenaldi honetan euskal esparruan; esku artera iritsi zaizkidan obrek, behintzat, kontrakoa erakutsi didate, ainguratzen gaituen gizartearen isla baten gisako bat-edo. Eta ezin esan dezakegu Otegiren ipuin liburuak garaiko tematikan eta estetika horretan lekurik ez duenik: ondu dituen kontakizun guztiek ere, grisetik beltzera doan tonu ilunetan bildurik, bizitzan bakarrik dauden pertsonez, gizarteko hutsuneez, denboraren iragatearen pisuaz, giza harremanen dekadentziaz, eta alienazioaz hitz egin nahi izan digute, besteak beste. Alderdi horri dagokionez, Otegik jakin du gizarte honen (beste) soslai errealista bat eraikitzen.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi