kritiken hemeroteka

8.341 kritika

« | »

Zoo / Goiatz Labandibar / Elkar, 2024

Kanpinetako fauna Paloma Rodriguez-Miñambres / El Diario Vasco, 2024-06-08

Pertsonok izaten ditugun manien eta eguneroko ohituren inguruan, besteren begian edozein samar ikusi, atsotitzak dioen legez. Horixe etorri zait burura, Goiatz Labandibarrek kanpinetan girotu dituen 12 istorio labur hauek irribarre batekin irakurri ostean.

Liburuan bi ezaugarri nagusitzen dira; batetik, umorea leungarri gisa baliaturik, idazleak pertsonaiei eta haien gorabeherei so egiten die azaleko jokabidearen azpian zer dagoen benetan erakusteko asmoz (desioa, familien osaera, bikotekidearekiko tirabirak, bakardadea…). Funtsean, biziera antzekoak dituzte, komeriatan euren burua aurkitzen duten protagonista horietako asko ez baitira ausartzen larritzen dituen edo gogoko ez duten guztiarekin haustera. Bestetik, animaliekiko paralelismoa nabaria zaigu, aipamenak han-hemenka. Hortik izenburuaren sorburua, kanpinetako giza ekosistemaren deskribapen komikoa, ironiaren zipriztinez.

Labandibarrek erritmoari eusten daki eta kontagintzaren teknikak menderatzen ditu, lehen eta bigarren pertsonako ahots desberdinak harilkatuz, hala nola, amaren kontra purrustaka dagoen neskatoari “Zoo”), erretiratu berri den bikoteari (“Ojigi”) edo monitore gazteari (“Aquagym”) hitza ematen dienean. Interesgarria da kanpoko ekintzen eta barruko burutazioen arteko alderaketa narrazioan, pertsonaien ertzak deskubritzen laguntzen baitu. Alabaina, esango nuke arin idatzitako istorioak direla eta, arintasun horrek istorioen mamia ez kaltetu arren, pertsonaia batzuk karikaturatik hurbil egotea eragiten du.

Argi dago idazlea dibertitu egin dela kontakizun hauek sortzean, eta horregatik, opor giroa laster helduko denez, ez da harritzekoa Labandibarrek berak hondartzan irakurtzeko liburu aproposa dela esatea, hortaz, ea eguraldi ona gurera itzultzen den idazleak eratu duen zoora gertura daitezen irakurleak.

Azken kritikak

Biharraren hegietan
Maddi Sarasua Laskarai

Maddi Galdos Areta

Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua

Aiora Sampedro

Aingeruak eta neskameak
June Fernandez

Ibon Egaña

...eta gauetik, euria
Fertxu Izquierdo

Nagore Fernandez

Nekropolia
Boris Pahor

Asier Urkiza

Markos Gimenoren 101 letrakartel
Joseba Sarrionandia

Jon Jimenez

Horma
Marlen Haushofer

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa

Joxe Aldasoro

Zoo
Goiatz Labandibar

Paloma Rodriguez-Miñambres

Xomorroak
Julia Guillamon

Nagore Fernandez

Monogamoak
Iñigo Astiz

Asier Urkiza

Metamorfosia
Franz Kafka

Aritz Galarraga

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Jon Jimenez

Nazionalismoaren alde eta aurka
Joxe Manuel Odriozola

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2024(e)ko ekaina

2024(e)ko maiatza

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

Hedabideak