« Erraiak eta argudioak | Lora dadin deika »
Gaueko azken expressoa / Eneko Aizpurua / Alberdania, 2023
Parien kontakizuna Aiora Sampedro / El Diario Vasco, 2024-06-22
Eneko Aizpuruak bi urte lehenago argitaratu zuen “Bidasoan gora” saiakeran oinarritua ekarri du orain eleberri hau. Liburu hartan ibaiaren inguruan zedarritutako istorioak bildu eta lokarri batekin inguratzen bazituen, “Gaueko azken expressoa”n istorio horiek aitzakia hartu eta protagonistak aske dira misteriozko eleberri honetan haien nahiak, grinak, zalantzak, damuak azaleratzen. Kontakizunaren hasierarako aitzakia protagonistak haurtzaroko Antonio lagunaren berri izatean datza. Harekin biltzera Portugalera, ekiten duenean, Euskal Herrira heltzerainoko ibilbidea gogoratuko du. Beraz, mantentzen ditu bi ezaugarri nagusi: testigantza eta memoria ariketa.
Paria guztien ahotsa biltzen da kontakizunean hartara. Baina beti ere, ikuspegi zorrotz eta humanitario batez. Egoa, matxismoa, arrazismoa….denak nahasian ageri dira eta guztiak biktimen ahotsetatik. Horrela, liburuak erakusten du hein batean, sistema baten barnean azpi-sistemak gurutzatzen diren heinean, nola sistema bateko biktima izan daitekeen beste bateko biktimario eta alderantziz. Hartara, diktadura portugaldarretik ihesi doan gazte paria, senar matxista bilakatuko da urteen joanean, edota haren emazte euskalduna, Amerika erdialdetik inmigratutako emakumeen gorrotatzaile arrazista.
Eleberri guztian zehar han-hemenka ematen diren gakoen arabera haziz doazen ideiak badira ere, azken orrialdeetan ematen ditu kontakizunaren klabeak Aizpuruak: lagun ohiari egindako traizioa eta nork bere bizitzaren zioa topatzeko duen larrimina. Azkenean, Antonioren itxialdi psikiatrikoa geratuko da agerian protagonistarentzat. Eta hori du alderdirik aberatsena, izan ere, irakurlea hausnarrean uzten duen lana da hau; psikiatria eta psikologia tratamenduen agerpenak ez ote duen deserrotuen psikosia nahitaezkoarekin zerikusirik.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro